Bullying-aren inguruko hitzaldia datorren astean
GALILEA
ezkio-itsaso.
Larunbata, 19 azaroa 2022, 00:03
Herriko Udalak antolatuta eta Gaztematika eta Foru Aldundiaren laguntzaz, 'Bullying- egoerak minimizatzeko, ingurune segururak nola sortu' hitzaldia antolatu da herrian datorren astean.
Azaroaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak bitartean izango da, Ezkio-Itsasoko Udaleko Batzar aretoan, euskaraz. Izaskun López de Torre izango da trebatzailea eta haur eta nerabeen gurasoentzako zuzenduko da.
Informazio gehiago jasotzeko Udaletxeko 943 72 13 03 telefono zenbakira deitu daiteke edo udala@ezkio-eus helbidera idatzi.