Alegiako frontoiak dotore hasiko du urte berria
Eraberritze sakona egiten ari dira, teilatua eta kanaloiak garbituz, paretak margotuz eta zoruari tratamendu berezia emanez
CRISTINA LIMIA
ezkio-itsaso.
Osteguna, 5 urtarrila 2023, 23:27
Alegiako frontoiak dotore hasiko du urte berria. Itsasoko Udal Batzordetik bertan gauzatzen ari diren eraberritze lanen berri ematen dute. Hauek dira frontoia atondu eta erosoago bihurtzeko egiten ari diren zeregin guztiak: paretak txuriz margotu, teilatua eta kanaloiak garbitu eta errepasatu, zoruari tratamendu berezia eman gutxiago irristatzeko, frontoitik parkera igotzeko eskailera jarri, hormigoizko eserlekuan egurra ipini, edo pilotaleku ertzeko sareak aldatu. Gainera, egurrezko egiturari xilofagoen aurkako tratamendua eman zaio eta argiak pizteko sistema ere berritu egin da.
Lan hauen guztien kostua 44.479 eurokoa da eta aurrera eramateko, 14.704 euroko dirulaguntza bat jasoko dutela aurreratzen dute Udal Batzordetik. Beste dirulaguntza bat bideratzeko aukera ere egongo dela iragartzen dute, kasu honetan, kopurua 8.000 euro ingurukoa izango dena.