Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Larunbatean denok Santa Lutzi feriara

Urretxuko eta Zumarragako kaleek festa giro aparta biziko dute asteburu honetan, 510 postuz osatutako azokarekin, argazki rallyarekin, musikarekin eta pilota partidekin, besteak beste

Joseba Zubialde

Miércoles, 10 de diciembre 2014, 15:24

Urretxuk eta Zumarragak urtero antolatzen duten Santa Lutziko feria bueltan da berriz ere. Larunbat honetan, abenduaren 13an, ekitaldiaren egun handia ospatuko den arren, festa giroa ostiralean bertan bizitzeko aukera izango da. Guztira 510 postuk osatuko dute aurtengo artisautza, abereen eta fruitu eta barazkien azoka, iaz baino bost gehiago. Mikel Serranok, Zumarragako alkateak, datu hori feriak bi herrientzat duen garrantziaren isla dela adierazi du asteazken honetan Donostian egin den aurkezpenean.

Feria bertso saio batekin hasiko da Zumarragan, Amets Arzallus, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Unai Elortza bertsolarien eskutik. Urretxun, bestalde, ardo azoka eta 'Manuel Ruiz' Arabako Errioxako ardo dastaketa batek emango dio hasiera ekimenari. Baina bi herrietan gauzatuko diren saio horiek larunbateko ekitaldi ugarien zizka-mizkak besterik ez dira izango.

Horrela, larunbatean, goizean goizetik hasita, abere eta nekazaritza tresnen feria, azoka bereziak eta eskulanen erakusketa eta salmenta izango dira Zumarragan, besteak beste. Eta Urretxun beste hainbeste ekintzataz gozatzeko aukera izango da: azoka bereziak, eskualdeko ezti sariketa, eskulanen erakusketa, artzain txakur erakustaldia...

Renfek 10.000 plaza gehiago eskainiko ditu aldiriko zerbitzuetan

  • Renfek 10.000 bat eserleku gehiago eskainiko ditu bere aldiriko zerbitzuetan Santa Luzia Azokara joateko zein bertatik bueltatzeko, garraio konpainiak jakinarazi duenez. Andoaindik, Beasaindik eta Tolosatik Zumarragara joateko, Renfek aldiriko zerbitzuetan normalean eskaintzen duen eserleku kopurua bikoiztu egingo du 08 55etik 12

  • Halaber, goizean zehar Zumarragara joateko izango diren zerbitzu berezi horiez gain, Donostiako aldirietako zerbitzua hiru tren berezirekin indartuko da bueltarako bidaian. Gauzak horrela, Zumarragatik Irunerako bidaian, 13 01, 13

Eguerdi aldera aizkolari eta harri jasotzaileen erakustaldiak izango dir. Arratsaldean profesionalen arteko pilota partida jokatuko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan, 17.30ean, Xala-Rezustaren eta Aritz Lasa- Zubietaren norgehiagokarekin. Bestalde, 18.00etan, idi proben final handia izango da Zumarragako Euskadi plazan.

'Non dago Wally?'

Santa Lutzi ferirako antolatu diren ekitaldi guztien artean, nobedade gisa, 'Non dago Wally?' moduko lehiaketa aipa daiteke. Azokan barrena antolatzaileek banatutako lau pertsonaia berezi aurkitu eta argazki bana ateratzea da lehiaketaren helburua. Hori lortzen duten guztien artean azokako produktuz beteriko bi saski zozketatuko dira. Ekimen honen atzean gazteak erakartzeko apustua dagoela azpimarratu du Unai Badiolak, Urretxuko Nekazaritza komisioko presidenteak, azokara hurbiltzeko teknologia berrietaz baliatuz.

Honekin batera, Santa Lutzi feriako XXII. argazki rally digitalean parte hartzeko aukera ere izango du bertara hurbiltzen den edonork. Argazki Elkarteak antolatuta, argazkilaritzako zale guztiei zuzenduta dago eta izen-ematea Urretxuko Aizpurunea kultur etxean egin beharko da bost euroren truke.

Iaz Santa Lutzi feria ostiralean izan zen arren jende ugari ibili zen bi herrietako kaleetan zehar. Aurten, larunbata izanik, parte-hartze handiagoa espero dute antolatzaileek, horregatik garraio publikoak eta trena hartzeko gonbita egin du Badiolak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean denok Santa Lutzi feriara

Larunbatean denok Santa Lutzi feriara