Onati
Txaloka eta udaleku irekien kudeaketa lizitazioraI.M.
oñAti.
Miércoles, 25 de junio 2025, 21:22
Udalak atera berri du lizitaziora Txaloka ludotekaren kudeaketa eta udaleku irekien koordinazio zerbitzua, azken urteetan Txatxilipurdi elkarteak bete izan duen kontratua berritzeko asmoz. Proposamenak aurkezteko epea gaur bertan amaitzen da, eta kontratua uztailean esleitu nahi da. Txaloka ludoteka 4-9 urte arteko haurrentzat da, eta helburu du haien garapen sozial, afektibo eta kognitiboa bultzatzea, denbora libreko jarduera hezigarrien bidez. Udaleku irekiak, berriz, HH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta daude.
Kontratuak urtebeterako iraupena izango du, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, eta 138.220 euroko aurrekontu gehienezkoa ezarri da. Esleipen irizpideetan eskaintza ekonomikoak (46 puntu), genero ikuspegia txertatzeak (5 puntu) eta txosten teknikoak (49 puntu) pisua izango dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.