'Mundua gerran. Eta gu zertan?' hitzaldia asteazken honetan Esperientzien gelan
Adrian Zelaiak eskainiko du goizeko 10etan hasita
'Mundua gerran, Eta gu zertan?'. Titulu horrekin emango du Adrian Zelaiak hitzaldi bat Santa Ana Antzokian, azaroaren 20an, goizeko 10etan hasita. ' Ekai Center' ekonomi eta politika publikoetan diharduen ikerketa-zentruko presidenteak gaur egungo egoera politikoa izango du hizpide, kontuan hartuta, alde batetik, Europan eta Ekialde Hurbilean «gerra handi» baterantz egindako eskaladaren bizkortzea eta, bestetik, Donald Trump AEBetako presidente berriaren hautaketaren eragina.
Bereziki azpimarratuko du Euskal Herriaren posizionamendua, gure «despiste estrategikoa» munduan gertatzen ari denari dagokionez, eta gure lurraldean zer gertatzen ari den eta zer gerta daitekeen, nazioarteko testuinguru berrira egokitzen joango garen heinean.
Hitzaldia Oñatiko Esperientzien Gelak antolatu du eta sarrera irekia da gaiaz interesatuta dauden guztientzat.