Onati
'Izarretara begira' behaketa astronomikoa Arantzazun, larunbat gaueanM. G.
OÑATI.
Asteazkena, 15 urria 2025, 20:52
Udazken betean murgilduta, ugari dira Arantzazu inguruetako pagadi ertz eta zoruak ondo aztertzen dituztenak. Baina, lurrera ez ezik, zerura begiratu eta bertan deskubritu daitezkeen altxorrak behatzeko leku ederra ere bada Arantzazu, inon ederrik
bada.
Zenbait urte eta gero, Arantzazu Parketxeak behatoki astronomiko bilakatuko du larunbatean Arantzazuko paisaia berezia, izarretara begira jarriko gaituen saio batekin. Jesus Arregi astrofisikariaren eskutik, garai honetan gure zeruan ikus daitezkeen konstelazio eta planetak ezagutzeaz gainera, Orionidak deritzen izar-uxoak ere behatzeko aukera bikaina izango da hauxe.
Saioa euskaraz izango da eta azalpenak, guztiok uler-tzeko modukoak izango dira.
Larunbatean, iluntzeko 20:30ean hasita, astrofisikari aretxabaldarrak eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpen batzuekin emango dio hasiera saioari parketxean bertan. Eta, ondoren, kanpora irten eta bere gidaritzapean, une horretan gure zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko ditugu.
Aurrez izena eman behar da, lekuak mugatuak direlako. Linterna, hotzerako arropa egokia eta lurrean etzateko toaila edo estera eramatea gomendatzen da. Izen ematea (helduak 8 euro eta 8-12 urtekoak 6 euro) eta informazio gehiagorako :943 782 894 / 699 335 183 eta arantzazu@gipuzkoanatura.eus