Borrar

Onati

Garagaltza auzoko jaiak ospatuko dira zapatuan eta domekan

I.M.

oñAti.

Miércoles, 25 de junio 2025, 21:22

Garagaltza auzoak ospakizun giroan murgilduko da San Juan jaietan asteburu hotan. Ekainaren 28an eta 29an, zapatuan, auzotarrek eta bisitariek egitarau zabala izango dute gozatzeko bi egun luzeetan zehar.

Jaietako hasiera ofiziala 13:30ean izango da, itxafleruaren jaurtiketarekin. Ondoren, 14:00etan, auzo bazkaria egingo da, eta bazkalostean giroak jarraituko du hainbat jarduerekin: soinu jotzaileen musikarekin dantzaldia, XXI. Mus txapelketa eta haurrentzako jolasak. Ekainaren 29an, domeka, egitarauak kutsu tradizionalagoa izango du. 12:00etan meza ospatuko da San Juan ermitan, eta meza ondoren, hurbildutakoentzat luntxa eskainiko da.

Bi eguneko egitaraua lagunarteko giroan eta auzoko elkarbizitza sustatzeko diseinatu da, Garagaltzan tradizioari eutsiz eta belaunaldi berriei jaiak bizitzeko aukera eskainiz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garagaltza auzoko jaiak ospatuko dira zapatuan eta domekan