Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Txatxilipurdiko arduradunak Txikilandia 2025 egitasmoa aurkezten. DV

Arrasate-Mondragón

Txikilandia mugikorrik gabeko arnasgunea izatea nahi dute Altxaburuarekin elkarlanean

Musakolako igerilekuan emango diote hasiera urtarrilaren 2an aurten 34 urte betetzen dituen gabonetako haur parkeari

Kepa Oliden

Arrasate

Asteazkena, 18 abendua 2024, 20:18

Comenta

Musakolako igerilekua, Uarkapeko pilotalekua eta gaztetxea mugikorrik gabeko arnasgunetzat jo nahi dituzte urtarrilaren 2tik 4ra luzatuko den Txikilandian. Txatxilipurdik aurten Arrasateko Altxaburua taldearekin batera Txikilandian ere mugikorraren erabileraren inguruan kontzientzia hartzea erabaki du. Antolakuntzako hezitzaileei galdetuz, edonork eskuragarri izango du deiak egiteko laguntza jolas parkea iraun bitartean.

Ohi bezala, Musakolako igerilekuan emango diote hasiera Txikilandia 2025 egitasmoari. Igerileku handian puzgarriak izango dira, txikian aldiz, material ezberdinak egongo dira haur txiki eta familien eskura, hala nola; esterilak, txurroak, tablatxoak... Ur parkea 10:30etik 13:30era egongo da zabalik.

Arratsaldean, Uarkapera mugituko da Txikilandia eta bertan rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ipuin txokoa, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea eta gela iluna izango dira. Gaztetxean berriz aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira.

Ekintzen laborategian, bitxi eta osagarri tailerra egongo da arratsaldez (eskuineko errebotiloan).

Urtarrilaren 3an ekintzen laborategian, goiz zein arratsaldez ihes bidea eta look aldaketa tailerra egongo dira.

Urtarrilaren 4an goizez 10:30etik 13:30era bitarte Uarkapeko jolas parkean zein gaztetxean aritzeko aukera egongo da. Arratsaldez aldiz, Gaztetxea ez da egongo eta soilik Uarkapen egingo da jolas parkea 17:00etatik 20:00etara bitartean. 19:00etan, Txikilandiari itxiera emateko disko festa antolatu dute Uarkapeko kantxa nagusian.

Ekintzen laborategian, goizez pegatina tailerra egongo da eta arratsaldez Sua jolas erraldoia burutuko dute ilunetan.

Egunero 12:00etan eta 18:00etan ipuin kontaketa eta karaokea egongo dira. Ipuin kontaketak ipuin txokoan izango dira eta karaokea kantxa nagusian.

Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero arratsaldez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txikilandia mugikorrik gabeko arnasgunea izatea nahi dute Altxaburuarekin elkarlanean

Txikilandia mugikorrik gabeko arnasgunea izatea nahi dute Altxaburuarekin elkarlanean