Borrar
Ipuin kontaketaren bidez kultur anizatsuna bultzatuko da. OLIDEN
Aniztasun mota guztiak lantzeko ipuin kontaketa haur eta familientzat

Arrasate-Mondragón

Aniztasun mota guztiak lantzeko ipuin kontaketa haur eta familientzat

El Diario Vasco

Arrasate.

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:14

Aniztasun mota guztiak lantzeko ipuin kontaketa izango da maiatzaren 8an haur eta familientzat, Ekin Emakumeak, Biblioteka eta Arrasateko Udalaren eskutik. Saioa Txaetako plazan izango da, eta euria egingo balu, Kulturateko Jokin Zaitegi gelara mugituko da.

Aurten ere, Udal Bibliotekak, Aniztasun Sailak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean, 'Mundutik Arrasatera ipuin kontaketak' egitasmoa gauzatuko dute. Honen helburua pertsona guztien arteko bizikidetza ahalbidetzea, harreman positiboak eraikitzea eta inguruan ditugun aniztasun guztiak ezagutzea eta hauen aitortza egitea da.

Ipuin kontaketen bitartez aniztasun mota guztiak landu nahi dira (kulturala, funtzionala, sexuala, etab.); eta herrian dugun aberastasuna aprobetxatuz, herritarrak egun batez protagonista izatea bultzatu. Horregatik, Arrasateko herritarrak izango dira ipuina kontatuko dutenak. Oraingo honetan Souad Salah Ghala eta Nerea Atxak kontatuko dute 'Meloia eta Angurria' ipuina hassanieraz eta euskaraz, maiatzaren 8an 18:00etan Txaetako plazan.

Kontaketa 2 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzenduta dago eta saioa librea izango da; hau da, ez da aurretik izena eman behar. «Ekimen polita izango dela uste dugu, herritarrak bertaratzera animatu nahi ditugu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aniztasun mota guztiak lantzeko ipuin kontaketa haur eta familientzat