Aretxabaleta
Spot onenek saria izango dute aurten ereEuskal Herriko ikastetxe desberdinetako ikasleek egindako 119 lan aurkeztu dira edizio honetan eta sari banaketa ekainaren 12an izango da Arkupen
A. M.
Aretxabaleta.
Viernes, 30 de mayo 2025, 19:42
Arkupe kultur etxean egingo da Euspot lehiaketaren sari banaketa ekainaren 12an. Aurtengoa 14. edizioa izango da eta 119 spot aurkeztu dira Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastolak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, antolatzen duten lehiketara. Antolatzaileek aditzera eman dutenez «Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Antzuola eta Oñatikoak dira aurkeztutako lan gehienak».
Lehiaketaren helburua 30 segundoko iragarki bat sortzea, gazteen artean harreman osasun-tsuak eta errespetuzkoak susta-tzea dira. Adiskidetasuna balioan jarriko duen spot sortzaile eta originalak bilatzen ari dira. Iragarki horiek gizarte orokorrari, baina bereziki gazteei zuzendutako iragarkia izan behar da.
-
Helburuak Euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea dira lehiaketaren helburuak.
-
Gaia Zer da laguna izatea?
-
Sari nagusiak. Spotik onena (1.000 euro); Publikoaren saria (500 euro); Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro); Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro); Sari gehigarriak Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro). Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
-
Sustatzaileak Aretxabaletako Udala da lehiaketaren sustatzaile nagusia. Antolakuntza batzordea Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Arizmendi Ikastolak osatzen dute, sustatzaile nagusienarekin batera.
Aurtengo lehiaketaren gaia ikasleentzat laguna izatea zer den proposatzen zitzaien. «Harreman osasuntsuak funtsezkoak dira garapen integral, sozial eta emozionalerako, eta beharrezkoak dira nortasuna eraikitzeko eta ongizate orokorra lortzeko. Harreman osasuntsu horiek eraikitzeko orduan, lagunek garrantzi handia dute» eta horren baita lan bat aurkeztea proposatu zitzaien ikasleei. «Adiskidetasuna errespetua, babes eta onarpena izatea da, epairik gabe norbera izateko aukera. Harreman horretan lekua eta elkarren laguntza izateko aukera izatea, eta bidea elkarrekin egitearen sentsazioa. Lagun bat altxor bat da, zaindu beharreko harreman estu, sendo eta orekatua. Zeintzuk dira harreman osasuntsuen oinarriak? Nola jakin harreman bat osasuntsua dela?»
Aurtengoa 14. edizioa
2012 urtean sortu zuten Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate Iaz esaterako, eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arteman Komunikazioak Euspot euskarazko spot lehiaketa.
Lehiaketaren beste helburu garrantzitsuak dira euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea.
Lanak euskaraz sortu beharko dira eta musikaren erabilerak baldintza hauek bete behar ditu: lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik.
2025ean sei sari banatuko dira antolatzaileek aditzera eman dutenez: Sari nagusiak: Spotik onena: 1.000 euro; Publikoaren saria: 500 euro; Gazteen saria (18 urtetik beherakoak): 500 euro eta m usika sinkronizazio onenaren saria: 300 euro.
Bestalde, sari gehigarriak egongo dira: Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 euro eta Arizmendiko ikasleen spotik onena: 250 euro.
Atzotik, maiatzak 30, ekainaren 4ra bozkatzeko aukera izango da https://euspot.eus/ atarian. Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu.
13 urteetan, Euspot euskarazko spot lehiaketak 900 lan jaso ditu eta gai oso deberdinak landu ditu. Iaz esaterako, Telefono mugikorrak eta adin txikikoak gaia proposatu zuten antolatzaileek eta Oihan Loiti Iraolak (Arrasate) eraman zuen sari nagusia 'Izan burua, altxa burua' spotarekin. Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeletak (Elgeta, Orereta eta Arrasate) lortu zuten Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenaren saria 'Distrakzioaren Adikzioa' spotarekin. Publikoaren saria 2024an, Julen Calderon Soria, Garazi Prieto Fernández eta Zaloa Garcia Rodríguez (Soraluze) izan zen. 'Distrakzioaren Adikzioa' spotarekin lortu zuten Musika sinkronizazio onenaren saria Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeletak (Elgeta, Orereta eta Arrasate). Eider Sanchez, Maddi Lasa eta Itxaso Lopezentzat (Aretxabaleta eta Eskoriatza) izan zen iaz Arizmendiko ikasleen spotik onena 'Zuk zeuk erabaki' lanarekin.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.