Borrar
Lasterketen kartela, etorkizuneko txirrindulariekin.

Aretxabaleta

Bailarako eskolarteko txirrindularitza lasterketa bihar Aretxabaletan

Dorletako Ama Txirrindulari taldeak antolatuta, benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulari proba jokatuko da 10:00etatik

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Viernes, 13 de junio 2025, 20:31

Bailarako eskolarteko txirrindularitza lasterketa igande honetan jokatuko da. Dorletako Ama Txirrindulari taldeak antolatuta, benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulari proba izango da Aretxabaletan. 10:00etatik aurrera Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko eta Eskoriatzako txirrindulariez gain, bertan izango dira Urola Garaia, Goierri KE, Peña Elorza, Elgoibarko LT, Lokatza ZE, Aloña Mendi KE eta Atxukale Txirrindu Taldeko txirrindulariak. Benjaminek bi buelta eman beharko dizkiote ibilbideari, alebinek lau eta azkenik infantilek sei.

Duda barik, giro ezin hobean, bailarako txirrindulari gazteak ikusteko aukera paregabea izango dela aurreratzen dute Dorletako Ama Txirrindulari taldetik.

Azkenik, 2024-2025 denboraldia amaitzear dagoen momentu honetan, Dorletako Ama Txirrindulari taldeak, taldea babestu duten enpresak, komertzioak eta udalak eskertu nahi ditu. ·Eskerrik beroenak beraz, aurten bidelagun izan diren babesle nagusiei; JMA, Oreka Cycling Space eta Instituto Óptico Auditivo, bai eta laguntzaileei ere; Aretxabaletako Udala, Arrasateko Udala, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Professional, Ikerlan, Leintz Eskola Kirola eta Mondragon Assembly. Aretxabaletan ikusiko dugu elkar».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bailarako eskolarteko txirrindularitza lasterketa bihar Aretxabaletan

Bailarako eskolarteko txirrindularitza lasterketa bihar Aretxabaletan