Mailari eusteko hiru puntu garrantzitsu ditu jokoan gaur goizean futbol taldeak
Ez ohiko orduan, hamabiak laurden gutxiagotan, hartuko du Eztalako zelaian Berako Gure Txokoa
Argi Eztalara Antzuola Kirol Elkarteko Preferente mailako futbol taldeko kideak anima-tzera gaur joateko asmoa baduzu. Arratsaldeko lauretan jokatu ordez, goizeko hamabiak laurden gutxiagotan irtengo dira zelaira. Guztien laguntza behar dute gainera Iker Epelderen mutilek, izan ere hiru punto oso garrantzitsu ditu jokoan Berako Gure Txokoaren aurkako neurketan.
Bigarren itzuliko lehen jardunaldia da eta irabaziz gero zulo polita zabal dezakete atzekoekin. Getariako Ketak Usurbil liderrari egingo dio bisita gaur bertan eta Dunboa Eguzkik atsedena du asteburu honetan. Atzeko bi postuetatik ihes egitea da helburua, jaitsiera zein promozioa saihesteko.
Beste partida bat ere bada gaur Eztalan, baina goiz esnatu beharko da ikusi ahal izateko. Etxeko kadeteak eta Aretxabaletako UDAkoak hasteko gertu izango dira hamarrak laurden gutxiagotan. Multzoko lider dira Kopan eta abantaila sendotu nahi dute.
Bergararekin taldea osatu duten neska kadeteak Ipintzan ariko dira gaur 12:00etan eta mutil infantilak, Arrasaten bihar.