Jubenilen futbol taldeak 3-1 irabazi dio Mondragoni lehen lagunartekoan
Preferentekoek Azkoitin egubakoitzean hasiko dute aurredenboraldia
Antzuola Kirol Elkarteko jubenil mailako futbol taldea 3-1 nagusitu zitzaion Mondragoni aurredenboraldiko lehen neurketan, zapatuan Eztalan. Abuztu amaieran entrenamenduei ekin ondoren, liga hasierara ahalik eta ondoen heltzea da helburua. Beste hiru aste geratzen zaizkie prestaketan, kadeteei bezala, benetako lehiaketari heltzeko.
Lagunarteko berriak ere finkatu dituzte. Jubenilek Inter Intxaurrondo hartuko dute Eztalan zapatu goizean, 11:30ean. Hauen aurretik, 9:45ean, kadeteak ariko dira Aloña Mendiren kontra.
Preferente mailako taldeak, bestalde, Anaitasunari egingo dio aurre egubakoitz arratsaldean, 15:15ean, Txerloian. Ondo etorriko zaio Aitor Aierbe entrena-tzaile berriari jokalariak hobeto ezagutu eta piezak bere lekuan jartzeko.