Borrar
Ibai Larrea, Ametller eta Villamuera, txapelketa bukatu eta berehala. CAMOVI
Antzuola

Ibai Larrea, bigarren junior mailako Espainiako mendi lasterketa txapelketan

Hamalau kilometroko ibilbidea 58 minutu eta 4 segundotan bete zuen

Joseba Lezeta

antzuola.

Asteartea, 26 apirila 2022, 22:41

Comenta

Ibai Larrea korrikalariak indartsu jarraitzen du. Neguko kros denboraldia amaituta, mendi lasterketetan sartu da bete-betean eta junior mailako Espainiako txapelketan bigarren egin zuen domekan Galizian, Lugoko Viveiron hain zuzen. Euskal selekzioko kide bezala parte hartu zuen Iralatorre baserriko mutilak.

Hamalau kilometroko ibilbide gogorra 58 minutu eta 4 segundotan osatu zuen Ibai Larreak. Iu Jaume Ametller kataluniarra hartu zion aurrea antzuolarrari 41 segundoko aldearekin. Marcos Villamuerak osatu zuen podiuma. Atzetik aurrera egin zuen lasterketa Larreak. Hamargarren kilometroan hirugarren zihoan, baina azken lauretan postu bat aurreratu zuen.

Irabazleak Munduko txapelketarako txartela zuzenean lortu du. Ikusteko dago bigarrena aukeratuko duten ala ez. Italiako Ossolan jokatuko da txapelketa hori.

Jubilatuen hitzaldia

Javier Yanguas ikertzaile gerontologo eta psikologian katedradunak 'Zahartzaro berri baterako urratsak, nola aprobetxatu adinak ematen dizkigun aukerak' izenburudun hitzaldia emango du Olaran etxean gaur 18:00etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibai Larrea, bigarren junior mailako Espainiako mendi lasterketa txapelketan

Antzuola: Ibai Larrea, bigarren junior mailako Espainiako mendi lasterketa txapelketan