Eztalara bideko 'pump track' pista erabiltzen hasi dira obrak erabat bukatu aurretik
Tirolina eta eserlekuak jartzea falta da kanposantu ondoko instalazio berrian
Kanposantu ondoan eraiki den pump track pista berria erabiltzen hasi dira BMX txirrindulariak eta patinatzaileak. Peraltez eta aldapaz betetako zirkuitua gertu dago, baina inguruan hainbat lan egitea falta da oraindik. Umeentzat batez ere pentsatuta dagoen tirolina, esate batera, osatu egin behar da. Bazterretako euskarriak jarrita dauden arren, bien arteko lotura eta babes zorua falta dira.
Zenbait urbanizatze lan ere egiteke daude oraindik. Eserlekuak eta hondakinak biltzeko ontziak kokatuko dituzte. Azken egunotan pistaren inguruan zikinkeria agertu delako kexak ere badira.
Berrogei metroko luzera eta hamalauko zabalera du pump track pistak. Tirolinarentzat, berriz, 30 metro aurreikusi dira punta batetik bestera. Udalak 98.000 euro zuzendu ditu obra honetara. Honela banatuta daude: 49.000 pump track pistari, 9.000 tirolinari eta 40.000 parke berri hau osatzeko eta bidean jarri diren gainontzeko elementuei.
Zuhaitz landatzea
Arrola elkarteak 50+1 zuhaitz landatuko ditu gaur goizean Gentilaitzeko herriko sailetan. Elkartearen 50 urteen ospakizunen barruko ekitaldia da. Bederatzietan biltzekotan dira Herriko plazan.