Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Arrolaren lehen kanpaldi haietako argazkia, orduan gazte zirenekin. ARROLA
Antzuola

'Arrola 50 urte mendiz mendi' liburuak elkartearen ibiliak batzen ditu

Ikus-entzunezko batekin aurkeztuko dute gaur arratsaldeko zazpietan Torresoroan

Joseba Lezeta

San Sebastián

Osteguna, 24 martxoa 2022, 00:03

Comenta

Arrola mendi elkartea zer izan den ezagutu eta uler-tzeko ezinbestekoa. Zela jaio zen, nola iraun duen eta zein gorabehera izan dituen. Nondik nora ibili den. Belaunaldiz belaunaldi. Horiek guztiak batu dira 'Arrola 50 urte mendiz mendi' liburuan Iñigo Ramirez de Okarizen eskutik eta, elkartearen berrogeita hamar urteak ospatzeko antolatu den ekitaldi sortaren barruan, jendaurrean aurkeztuko dute Torresoroako areto nagusian gaur arratsaldeko zazpietan. Ordu erdi lehenago hastekoa zen ekitaldia, sei eta erdietan, baina zazpietara atzeratu dute.

Hainbat argazki eta testigan-tza jaso dituen ikus-entzunezkoaren bitartez emango da ezagu-tzera. Zuri-beltzeko zein koloretako irudiak garaiaren arabera, liburuan bezala. Hamazazpi ataletan azalduko dira Arrolaren 50 urteak, ekitaldi moten arabera sailkatuta. Garrantzitsua da, adibidez, elkartea zein testuingurutan sortu zen ulertzea, zela eman zituen hasiera hartako aurreneko pausoak.

Gaur bertan, aurkezpenarekin batera, salgai jarriko da liburua, hamar eurotan. Irudiz ondo osatua, guztira 130 orrialde inguru ditu. Eta asteburuan mahaiak jarriko dira Kalebarren inguruan, nahi duenak erosi ahal izateko. Leku horretan, zapatuan zein domekan, eskainiko da baita kamisetak enkargatzeko azken aukera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Arrola 50 urte mendiz mendi' liburuak elkartearen ibiliak batzen ditu

Antzuola: 'Arrola 50 urte mendiz mendi' liburuak elkartearen ibiliak batzen ditu