Borrar
Mus txapelketako finalak jokatu zituzten bikoteak. :: LABAIEN
BERASTEGI

Beastiarrak nagusi bertsotan

LABAIEN

Domingo, 23 de marzo 2014, 01:26

Gazte festen baitan, mus txapelketako finalak jokatu ziren atzo arratsaldean. Aurrez jokatutako kanporaketatik pasatako lau bikote izan ziren lehian. Lehenengo postua, Jokin Azpiroz eta Joseba Agirrezabalak lortu zuten. Arantxa eta Izaskun Dorronsoro gelditu ziren bigarren, Amaia Azkue eta Iban Aguero hirugarren eta Xabi Garziarena eta Aitor Otxandorena laugarren postuan. Ondoren, Tolosaldeko herriarteko bertso txapelketako semifinaletako saioa izan zen Berastegin. Harituz bertso eskolaren ekimenez antolaturiko txapelketa honetan eskualdeko hamar herritako hamaika talde ariko dira kantuan eta finala apirilaren 11rako dago iragarrita.

Atzoko hitzorduan Beasti eta Amasako ordezkariak neurtu ziren. Giro ezin hobea sortu zen arratsaldeko bertso saioa aurrera joan hala. Jende ugari elkartu zen Berastegi eta Amasa arteko lehia entzutera eta azkenean epaimahikideek erabaki zuten etxekoek lan txukunegoa egin zutela. Denetara, zazpi bozketatik lau jaso zituzten eta beste hiruak Amasakoentzat izan ziren. Gero, sagardo dastaketa, toka txapelketa, erromeria, ondoren DJ Txokorekin dantzaldia.

Bestalde, Berastegi eta Idiazabalko neskek jokatutako futbol partidan, Idiazabaldarrak izan ziren irabazle 0-3ko emaitzarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beastiarrak nagusi bertsotan

Beastiarrak nagusi bertsotan