Borrar
Zazpiehun lagun bildu ziren Manteon.
CULTURA

Lehenengo aldiz kiroldegian egin dute Kursaal ondorengo afaria

DV

Domingo, 26 de enero 2014, 02:10

Beti jatetxeren batean egin izan da arratsaldeko bertso-festa ondorengo afaria, baina aurten bestela izan da. Lehenengo aldiz, kiroldegi batean egin zen afaria, Groseko auzoan dagoen Manteoko kiroldegian, hain zuzen ere. Zazpiehun lagunentzako tokia prestatu zuten.

Baina interesgarriena, hala ere, afalostean etorri zen. Oso bertso-saio bromoso eta ganberroak ikusi ahal izan ziren, horietako batzuk esketx antzeztuak. Lagun asko jardun ziren, era batera edo bestera: Miren Artetxe, Estitxu Eizagirre, Idoia Etxeberria, Onintza Garcia, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Hodei Unzueta, Leire Amenabar, Aitor Bizkarra, Joritz Bastarrika, Arrate Gaztelu, Oihana Makazaga, Uxue Larrukert, Aitor Servier, Asier Galarza, Maialen Akizu, Eli Pagola, Kattalin Barcena eta Lorratzak taldea (laukotea). Baita Laket musika-taldea ere. Ikusten denez, gehinak oso jende gaztea.

«Arratsaldekoa politikoki nahiko zuzena, nahiko polita izango da, guk ez dugu hain zuzen jokatu behar», adierazi zigun goizean Nerea Ibarzabalek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehenengo aldiz kiroldegian egin dute Kursaal ondorengo afaria

Lehenengo aldiz kiroldegian egin dute Kursaal ondorengo afaria