Borrar
Artetxe, Zuazubiskar eta Labaka kantuan Ikatz kalean.
CULTURA

Eguraldiak nahikoa lagundu zuen eguerdiko bertso-poteoan

DV

Domingo, 26 de enero 2014, 02:10

Ohitura den bezala, eguerditik aurrera bertso-poteoa egin zuten Parte Zaharreko kaleetan zehar. Lehenengo ekitaldia Boulevarrean izan zen, eta, nahita, adinez oso ezberdin diren hiru lagun jardun ziren: Iratxe Ibarra -urte gehien dituena, 39-, Erika Lagoma (32) eta Amaia Iturriotz (21). Ibarrak adierazi zigunez, bera da gaur egun plazarik plaza ari den bertsolari adinduena: «Arantzazu Loidik utzi bezain pronto hasi nin-tzen ni, artean hemeretzi-hogei urte nituela, eta ni naiz plazan aspaldiko zaharrena».

Bigarren geldialdia Ikatz kalean izan zen, eta hango taberna bateko leihoan eserita kantatu zuten hiru lagunok: Miren Artetxe, Ane Zuazubiskar eta Ane Labakak. Ordurako atertu egin zuen, eta haietako batek honela kantatu zuen: «Andrabanda eta gu / pentsa ze ondo / euria ere akojonatu / egin dugu».

Izan ere, bertsolariekin ondoan, kalez kale, danborjole batzuk jardun ziren, denak emakume. Danborjole gehienak Donostiakoak ziren, baina bazeuden Durango eta Abadiñoko batzuk ere.

Gero, Konstituzio Enparantzan, Amaia Agirre, Maddi Sarasua, Itxaso Paia eta Izar Mendiguren aritu ziren, lehen aipatutakoekin batera. Eta orduan ere ateri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguraldiak nahikoa lagundu zuen eguerdiko bertso-poteoan

Eguraldiak nahikoa lagundu zuen eguerdiko bertso-poteoan