Borrar
CULTURA

Mintzolaren bidez bertsogintzari buruzko hainbat ikerlan aterako dira

Txapelketari buruzko ikerlana egin dezaten eskatu zaie ikerlari batzuei eta laster Kantu Inprobisatuen Jardunaldiak hasiko dira

FELIX IBARGUTXI

Viernes, 4 de octubre 2013, 04:05

Txapelketa Nagusiaren aldeko haizea aprobetxatuz, Mintzola Fundazioak bertsolaritzaren inguruko ikerketa sustatu nahi du. Hiru ekimen aurkeztu zituen atzo: ikerlari eta adituen analisiak Txapelketa Nagusiari buruzkoak; munduko kantu inprobisatuen jardunaldiak Mintzolan bertan; eta Txapelketaren finaleko saiora etorriko den kulturarteko ordezkaritza.

Mintzola Fundazioko kide eta Amasa-Villabonako zinegotzia den Nora Urbizuk eta Bertsozale elkarteko Karlos Aizpuruak aurkeztu zituzten atzo ekimenok.

Mintzola Fundazioak eskatuta, zenbait ikerlari eta aditu Txapelketa Nagusiaren aztertzeari ekin diote, eta gogoetak eta ondorioak Txapelketa Nagusiaren eta Mintzolaren webguneetan argitaratuko dira. Dagoeneko bertan da lehenbiziko artikulua, Arkaitz Goikoetxearena (filologo, itzultzaile eta bertso eskolako irakaslea): 'Aniztasuna Txapelketaren bertsogintzan'. Azaroaren 4an hiru lagun hauen lanak plazaratuko dira: Jone Miren Hernandez EHUko irakaslea ('Emakumeak Txapelketan'), Xabier Paia ahozkotasunean aditua ('Txapelketako bertsogintzaren ahozkotasun maila'), Xabier Sukia kazetaria ('Kanporaketetako bertsogintzaren azterketa').

Abenduaren 9tik aurrera, aipatutako bi webgune horietan, lagun hauen ikerketak ikusi ahal izango dira: Olatz Mitxelena ('Abertzaletasuna Txapelketan'), Teresa del Valle ('Txapelketan, bertsolari-tzan gertatzen ari denaz'), Gorka Azkarate ('Final-aurreetako bertsogintzaren azterketa'), Jexux Larrañaga ('BEC-eko finalari behako antropologikoa'). Eta abenduaren 19tik aurrera, berriz, Andoni Egaña ('2013ko Txapelketaz'), Pio Perez ('Emozioak Txapelketan'), Pere Bescós ( 'Alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak Txapelketan'), Anaís Falcó eta Christian Simelio (' Txapelketaren musika' eta 'Katalunia eta Euskal Herriaren arteko aldeak'), Manex Agirrezabal ('2103ko Txapelkaren datuen azterketa') eta Joxerra Garzia ('Finaleko bertsogintzaren azterketa').

Bestalde, urriaren 9an hasita, eta gutxi gorabehera astean behingo maiztasunaz, Munduko Kantu Inprobisatuen Jardunaldiak egingo dira Mintzolan, Villabonako Subijana etxean, beraz. Saioak arratsaldeko 7etan izango dira beti, eta dohainik. Datorren asteko saio horretan, hiru ikerlarik beren lan bana aurkeztuko dute: Pio Perez, Eli Perez Gaztelu eta Eric Dicharryk.

Bestalde, Txapelketako azken saioan, Barakaldoko BECen abenduak 15, Kulturarteko Terraza Zientifikoa antolatuko du Mintzolak, Katalunia, Gales, Reno, Kuba, Mexiko eta beste toki batzuetatik azaldutako irkerlari eta inprobisatzaileak elkarren ondoan egon daitezen eta elkar aberasteko aukera izan dezaten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mintzolaren bidez bertsogintzari buruzko hainbat ikerlan aterako dira