Borrar
Aimar Karrika.
BERTSOLARITZA

Soto eta Silveira, faborito hilaren 23ko Nafarroako finalerako

Larunbatean jokatu zen, Elizondon, azken finalaurrekoa, eta han Aimar Karrika auriztarra sailkatu

DV

Martes, 12 de marzo 2013, 01:46

Elizondoko saioaren ostean, erabakita gelditu da hilaren 23an Iruñeko Anaitasunan Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duen zortzikotea: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga.

Finalerako sarrerak jadanik salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

Elizondon jokatu zen, larunbatean, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Txapelketako hainbat final ezagutu dituen Lur aretoak hartu zuen saioa, eta berriro ere bertsozaleek ederki erantzun zioten gonbiteari, 250 inguruk segitu baitzuten bertatik bertara saioa .

Finalerako sailkapena zen Elizondon jokoan zegoena, ez bakarrik taula gainean aritu zen seikotearen-tzat, baita entzuleen artean zeuden beste hainbat bertsolarirentzat ere. Presio hori hasieratik sentitu zuten protagonistek eta, horren ondorioz, ezin izan zuten onena eman. Txapelketako finalaurrekorik apalena izan zen larunbateko hori.

Elizondon Aimar Karrikak lortu zuen lehen postua, hortaz bertsolari auriztarrak lehen aldiz kantatuko du Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Gainerako bost bertsolariek ez zuten hori lortu, Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baitzen Anaitasunako finalerako. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, Julen Zelaieta eta Migel Mari Elosegi 'Luze', gertu-gertuan izan zituen irabazleak.

Xaber Maiak laugarren egin zuen, eta etxekoen babes handia jaso zuen elizondoarrak. Haren atzetik, Oier Lakuntza eta Saioa Alkaiza gelditu ziren.

Eskarmentu handikoak

Hilaren 23ko final honi begira, Soto eta Silveira dira faboritoak. Julio Soto izan zen lehenbiziko bertsolaria finalerako txartela lortu zuena. Martxoaren 2an, Atarrabiako finalaurreko saioan jardun zuen, eta gailendu, batez ere bakarkako lanetan nabarmendu zelarik.

Hurrengo egunean, martxoak 3, Xabier Silveira sailkatu zen, Etxarri Aranazko finalaurreko saioan irabazle gertatu baitzen. Oso saio erregularra egin zuen lesakarrak.

Xabier Silveirak (Lesaka, 1976) zazpi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa: 1997, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2009n. Julio Soto (Gorriti, 1987) egungo txapelduna da: 2010 eta 2011n nagusitu zen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Soto eta Silveira, faborito hilaren 23ko Nafarroako finalerako

Soto eta Silveira, faborito hilaren 23ko Nafarroako finalerako