Borrar
Buruz-buru. Igor Elortza, bigarren sailkatua, eta Arkaitz Estiballes, irabazlea, finaleko lanetako batean. :: FERNANDO GÓMEZ
BERTSOLARITZA

Arkaitz Estiballesek bigarren aldiz jantzi du Bizkaiko txapela

Malkotan urtu zen emaitza jakitean, eta beste guztiek bezala, Joxe Agirre izan zuen gogoan

BIANDITZ IRAOLA

Domingo, 16 de diciembre 2012, 01:55

Bigarren urtez jarraian, Arkaitz Estiballesek irabazi du Bizkaiko txapelketa. 899 puntu eskuratu zituen, Igor Elortza bigarrenari hiru puntu bakarrik aterata. Biak buruz buru geratu zirenean, gainera finaleko saio bizienetako bat osatu zuten. Kostu apaleko hegaldi batean zihoazen, bat-batean argia itzaldu eta oxigeno maskarak atera direnean. Elortza hasi zen: «Begiratu genduen Ryanair ta hortik / uste dot ordainduko dogula gogotik». Ildo beretik jarraitu zion Estiballesek: «Gure amamak esaten zigun ezti-ezti / beti irtetzen dela merkea garesti».

Kartzelan aspaldi gordetako ardo botilaren aurrean jarri zituzten. Elortzak txapelketa ospatu zuen. Estiballesek semea kartzelatik atera berria izana. Honela bukatu zuen: «Ardoa edan ta pixkanaka datoz oroitzapen pila / ahaztu ezinik etxetik urrun gelditzen direla mila / gure poztasun ta gure penak / ta betirako joan zirenak / bidean dagoena hila / beste trago bat Enekogatik San Inazioko mutila / zugatik Berozi zugatik Cespo jatorra bezain umila / ta azken tragoa bai alajaina / nahiz eta hartu mozkor bikain / hustu dudanez botila / kartzela hustu dadila».

Hirugarren, 506,5 punturekin, Fredi Paia sailkatu zen. Fresko eta ausart aritu zen saio guztian. Zortziko txikian bikain aritu zen Elortza bilobarekin San Mamesera joanda. Bilobak baloia hartu, eta bueltatu nahi ez. Horrela hasi zen Paia aitona: «Llorenten ostikadak gaur jo du ba goia / zuk eutsi baloiari duzu arrazoia / ta zure aitite da kristoren lehoia / ta zu defendatzeko hemen dut bastoia».

Laugarren eta bosgarren Jone Uria eta Onintza Enbeita sailkatu ziren, 500 eta 494,5 punturekin, hurrenez hurren. Hauek biak zortziko txikian egokitu ziren, Buckinghameko jauregian lan elkarrizketa batean. Enbeita hasi zen: «ni egun baten Madrilen be han sartu nintzen / eta ohituta nago kortean ibiltzen». Uria ez zen atzera geratu erantzunean: «Beraz zu harrotuta zatoz hona hara / Madrilen ibilia noizpaiten baitzara / baina esango dizut aizu diputada / Madril honen aldean oso kutrea da».

Seigarrenak eta zazpigarrenak ere batera jardun zuten lan berean. Miren Amuriza -490,5 puntu- eta Iratxe Ibarra ospitalean zeuden, hilabeteko biziarekin. Umoretik hartu zuten, Ibarra hasita: «goazen San Mamesera bilbo ikusten hara / bueno igual ez ze han penaz hilko gara». Amurizak bukatu: «beste mundura trankil noa ikusita / neska bat bizkaiako txapela jantzita».

Zortzigarren Etxahun Lekue suertatu zen, 474 punturekin. Ederki aritu zen bakarka, hunkigarriak izan ziren down sindromea zuen alabari kantatuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arkaitz Estiballesek bigarren aldiz jantzi du Bizkaiko txapela

Arkaitz Estiballesek bigarren aldiz jantzi du Bizkaiko txapela