Borrar
SAGARDO EGUNA

«Sagardo onak edukiko du bertsolari bat parean»

N. A.

Domingo, 2 de septiembre 2012, 04:40

Asko aldatu dira azken urteotan sagardoaren ingurukoak. Bertsolaritza eraldatu duten berrikuntzak ez dira arinagoak izan. Sagardoak eta bertsoak eskutik jarraitzen dute haatik aurrera. Oso nabarmen gelditu zen atzo bien arteko lotura naturala, sagardogileek bertsolariei egindako omenaldian. Etxean, Iparragirre sagardotegian, umetatik ikusitakoa ekarri zuen gogora Arantxa Eguzkitza Sagardogileen elkarteko lehendakariak, garai bateko bertso eskolak sagardotegiak zirela gogoratuz. Bertsolariek puntako ordezkariak bidali zituzten puntako sagardogileen omena jasotzera: Bertsozale Elkarteko buru izandako Imanol Lazkano, oraingo presidente Iñaki Murua, eta Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

Denek egin zuten bertsotan oholtzan, bertsozale ere baziren sagardozaleen gozamenerako. Sagardozaleen ordezkariak ere bota zituen bertsoak, harenak aurretik jarritakoak baziren ere. Izan ere, lehen eta orain «sagardo onak izango du bertsolari bat parean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Sagardo onak edukiko du bertsolari bat parean»