Borrar
Protagonistak. Bideoa ikusi zuten aurkezpenean, DVD bana jasoz.
GETARIA

Herriko hizkera eta ahozko ondarea 'Getariako Ahotsak' egitasmoan

80 urte inguruko 25 bat herritarrekin elkarrizketak, orain ikusgai interneten

PPLL

Domingo, 5 de diciembre 2010, 02:58

Ostiral eguerdian, Euskararen Nazioarteko Egunean, aurkeztu zen Udaleko Pleno aretoan Getariakohizkera eta ahozko ondarea biltzen dituen 'Getariako ahotsak' egitasmoaren emaitza, honetan parte hartu duten hainbat herritarrei eskerrak eman eta bakoitzari euren elkarrizketaren DVDa banatuz.

Badihardugu Kultur Elkarteak Getariako udalarekin lankidetzan buruturiko lana izan da, 80 urte inguruko hainbat herritarrekin eginiko elkarrizketen bidez (70 urtetik gorakoak denak)Getariako euskara, ohitura eta bizimodua jaso da, azken 50 urtetan horrenbeste aldatu diren eta oraindik ere hauen oroimenean dauden hainbat pasarte jasoz.

Getarian duela 2-3 urte hasi zituzten horretarako lehen grabaketak 'Ahotsak' egitasmoko kideek, hasiera batean 20 bat elkarrizketa burutuz eta aurten ere beste dozena erdi, elkarrizketatuen hizkera eta garai bateko bizimodua jasoz. Horretarako era ezberdinetako jendea elkarrizketatzen ahalegindu dira, kale zein baserrikoak, arrantza zein txakolinarekin lotutakoak, eta auzo ezberdinetako bizilagunak ere (Askizu, San Prudentzio, eta Elkanon ere)).

Elkarrizketatuen zerrenda luzea da: Sebastian Aranguren Ulazia (!922), Paulo Argibe Uraola (1922), Sabina Azkue Fernandez (1926), Joxe Mari Azpeitia Basurto (1928), Raimunda Basurto Lazkano (1921), Juliana Eizagirre Osa (1929), Juanito Eizagirre Ulazia (1930), Jose Mari Erkizia Osa (1925), Agustin Errazkin Iribar (1941), Maritxu Ezenarro Idiakez (1929), Jose Ezenarro Isasti (1924), Agustina Garmendia Lazkano (1921), Maria Gurrutxaga Gartxotenea (1929), Brigido Iribar Arrizabalaga (1939), Claudia Iribar Salegi (1934), Maria Iruretagoiena Olano (1928), Jaxinto Isasti Aizpuru (1932), Rufo Isasti Aizpuru (1936), Juanita Isasti Otamendi (1918), Gregorio Larrañaga Ugartemendia (1950), Eugeni Lazkano Ulazia (1919), Jesusita Manterola Larrañaga (1922), Martina Olaizola Balerdi (1912), Julian Sorazu Agiinaga (1931) eta Luisa Ugartemendia Labaka (1909).

Lana hiru fasetan burutu da, leheneik eta behin elkarrizketak eginez, bertako hizkera jaso (euskararen ezaugarriak) eta azkenik grabazioak landu, editatu, eta bideoa osatu, elkarrizketatuek elkarrizketaren kopia bana jaso zutelarik ostiraleko aukezpenean (DVDan), elkarrizketa guztiak ikusgai egonik interneten ere, helbidean, 12 minutu inguruko bideoan

Egitasmo hau beste zabalago baten baitan kokatzen da, 'Euskal Herriko Ahotsak', Bizkaitik Zuberoaraino, zazpi lurraldetan 170 bat herritan elkarrizketak burutu dituztelarik (ahal dela 80 urtetik gorakoei, horrela gerra aurreko historia ere jasotzeko), elkarrizketatuen gaztetako bizimoduari buruzko informazioa eta euskara bera jasotzeko. Orain artean Gipuzkoan aritu badira ere gehienbat, pixkanaka beste lurraldeetara ere zabaltzen ari dira euren lana.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko hizkera eta ahozko ondarea 'Getariako Ahotsak' egitasmoan

Herriko hizkera eta ahozko ondarea 'Getariako Ahotsak' egitasmoan