Borrar

Aurtengo Bertsomoviedak baditu saridunak

J.U.

Jueves, 28 de abril 2016, 00:12

Igartza jauregian 19:00etan izango da bihar Bertsomovieda-2016aren sari-banaketa. Lehen saria (1.000 euro), 'Zeuk erabaki' lanarentzat izan da eta honen egileak Jon Martin eta Izaskun Bernedo dira. Lehenago ere parte hartu izan dute bertsomoviedan, eta era guztietako sariak irabazi ere bai. Aurtengoan, lan oso berritzailea egin dutela nabarmendu dute antolatzaileek.

Aipamena (300 euro + bertso onenen sariaren 250) 'Kantuz egin dugu zutaz oroitzean' lanarentzat izan da Aitor Lanas, Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Zabaletaren lanarentzat. Lehen aldia dute bertsomoviedan. «Benetan lan hunkigarria da», esan du epaimahaiak. Bertso onenak dituen bertsomoviearen saria ere irabazi du lan honek.

Gazteen maila

Gazteen mailako lehen saria 'Begirada bakoitzean' lanarentzat izan da. Lagun talde baten elkarlana da Beira taldearen doinuak erabiliz emaitza hunkigarria lortu duen bertsomovie hau. Joane Aldalur, Oihana Arana, Haizea Arana, Aner Peritz, Xubane Garai, Eider Iturralde, Olatz Zuazubiskar eta Aroa Aranak egin dute.

Aipamena 'Alferraren astea', lanarentzat izan da. Oiartzungo Elizaldeko bertso eskolako ikasleen lana da hau.

Publiko eta ez ohizko saria

Publikoaren saria 'Donosti CUP 2015' lanak eraman du,Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Kale Heziketa programakoek egin duten bideo honek hain zuzen ere. Astebeteko lehia estuaren ostean, 1238 boz eskuratu dituzte.

Ez ohiko sari berezia Ormaiztegiko bertso eskolako Zapatistak lanarentzat izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurtengo Bertsomoviedak baditu saridunak