Borrar
Ia 100 pertsona elkartu ziren Osinalde elkartean.

Gipuzkoako herri arteko txapelketaren saioa egin zen Osinalde elkartean

A. BAZTARRIKA

Miércoles, 1 de marzo 2017, 01:08

Gurea herri bertsozalea da, eta beste behin nabarmen gelditu zen pasa den ostiral gauean. Orain martxan dagoen Gipuzkoako herri arteko txapelketa dela eta Osinalde elkartean afari eta bertsozko sesio atsegingarriez gozatzeko beta izan zuten askok; afaltzen 70 bat lagun izan bait ziren eta bertsoak entzuten 80tik gora.

Saio honetan parte hartzen zuten taldeetako batek etxean joka-tzen zuen, Gabiriako taldea Aratz Igartzabal, Endika Igarzabal eta Gorka Maizek osatua zegoen. Hauei aurre egitera Añorgatik etorri ziren Unai Gaztelumendi, Aiert Ordoñez eta Izarne Zelaia.

Hasierako agur umoretsuen ostean bi taldeek saio oso parekatua egin zuten, azkeneko koplen garaia heldu zen arte, horietan etxekoak gailendu ziren epaileen iritziz, amaieran 14-10eko emai-tza ageri zuen markagailuak gabiriarren alde.

Oraindik txapelketako lehenengo faseak jarraituko du herri ezberdinetan martxoak 12 arte eta azken finala Azpeitian izango da, ea herritarrak bertan ditugun.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako herri arteko txapelketaren saioa egin zen Osinalde elkartean

Gipuzkoako herri arteko txapelketaren  saioa egin zen Osinalde elkartean