Borrar
Aizpea Garmendia lazkaotarra.

Aizpea Garmendia eskolarteko Euskal Herriko bertso txapelketako finalean

Gipuzkoako ordezkarietako bat izango da Garmendia biharko bertso saioan, gipuzkoarrean bigarren geratu ondoren

DV

Viernes, 3 de junio 2016, 00:18

Eibarren jokatu zen, apirilean, Gipuzkoako eskolarteko bertso txapelketako finala, Bertso Eskolen Eguneko festaren egitarauaren baitan. Bertako Coliseo antzokian zortzi bertsolari gazte lehiatu ziren Euskal Herriko finalerako pasea lortzeko asmoz eta Beñat Mujika donostiarra nagusitu bazen ere, Aizpea Garmendia lazkaotarra izan zen bigarren. Biek izango dute Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean aritzeko aukera bihar, Ereñozun.

Festa haundia izango da biharkoa. 11:00etan bat-bateko finala hasiko da Ereñozuko pilotalekuan baina honen ondoren Larre-gain sagardotegira joango dira bazkaltzera parte-hartzaileak. Bazkalondoan, berriz, Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariak izango dira kupelartean eta, amaitzeko, erromeria emanaldi berezia Xabier Solano, Jon Mari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikaren eskutik.

Txapelketako finalean hamabost eta hemezortzi urte bitarteko hamabi bertsolari gazte arituko dira, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Lapurdi eta Baxenabarreko bina ordezkari. Gipuzkoakoak Beñat Mujika Izagirre donostiarra eta Aizpea Garmendia Iarza lazkaotarra izango dira esan bezala. Gai-jartzaile eta aurkezle lanetan Maite Berriozar izango da eta epaimahaia Aitor Jimenez (Araba), Joseba Santxo (Bizkaia), Martín Aramendi (Gipuzkoa), Joakin Atregi (Lapurdi) Nerea Bruño (Nafarroa) eta Iban Thicoipek (Baxenabarre) osatuko dute. Alaia Martinek jantziko dio irabazleari txapela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aizpea Garmendia eskolarteko Euskal Herriko bertso txapelketako finalean

Aizpea Garmendia eskolarteko Euskal Herriko bertso txapelketako finalean