Borrar
Inaxio Perurena aurreko saio batean harria altxatzen.

Marka ahalegin berria egin nahi du Inaxio Perurenak bihar eguerdian Leitzan

E.B.

Viernes, 26 de febrero 2016, 00:11

Hitzordu garrantzitsua izango da bihar larunbata, eguerdiko 12:30ean Leitzako Amazabal pilotalekuan. Inaxio Perurena harrijasotzaile leitzarrak marka ahalegina egin nahi du 305 kiloko harriarekin. Sarrera ez da ordaindu beharko, borodantea eskatuko den arren.

Bardoak gaur Leitzan

Leitzako Atekabeltz gaztetxean, gaur 22:00etatik aurrera, Atekaberts taldetik Migel Mari Elosegi Luze, Joanes Illarregi eta Xabat Ilarregi bertsolariak neurtuko dira kantuan, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira eta Joxe Juan Zubieta Etxaberekin.

Puntu irabazlea eskuratzen duenak finalera sailkatzeko pauso erdi bat emango du, baina beti ere martxoaren 4an Igantzin egingo den itzuliko bertso-saioan erabakiko da bi talde hauetatik zein ariko den Etxarri-Aranazko finalean.

Asteburu honetan saio bakarra eskainiko bada ere, datorren asteburuan Bardoek jarraipena izango dute, erabakigarriak izango diren lau saioekin. Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran izango dira hitzorduak.

Aurrerakoak Zuberoara

Igande honetan, Arrokiagan izango den Zuberoako maskarada ikustera joango dira Aurrera dantza taldeko kideak. Interesa duen edonor joan liteke, horretarako dantza taldearen zuzendaritzari izena aurretik ematea nahiko da. 12 euro ordaindu beharko dituzte helduek eta 14 urtez azpikoek berriz 6 euro. Autobusa igande goizeko 8etan aterako da. Irteera hau Ortzadar taldearekin batera antolatu dute.

Bestalde, salgai jarraitzen dute Korrontzi taldekoekin martxoaren 19an egingo duten jaialdirako sarreak, Maimur eta Astizen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Marka ahalegin berria egin nahi du Inaxio Perurenak bihar eguerdian Leitzan

Marka ahalegin berria egin nahi du Inaxio Perurenak bihar eguerdian Leitzan