Borrar

Mintzola fundazioko kideak Leonen, kantu inprobisatuaren jardunaldietan

I.A.

Domingo, 20 de septiembre 2015, 02:16

Ahozko kantu inprobisatuaren adiera ezberdinak erakusteko asmoz, Kanariar Uharteko, Galiziako eta Euskal Herriko ahozko kantu inprobisatzaileen topaketa antolatu dute Leonen hilaren 25 eta 26rako, hainbat erakundek elkarlanean; Fundación Cerezales Antonio y Ciniak, Fundación Sierra Pambleyk, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Mintzola Fundazioak elkarteak hain zuzen ere.

'Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral' jardunaldiak Leongo Cerezales del Condadon eta Leongo hiriburuan bertan egingo dira datorren asteburuan. Kanariar Uharteko verseadoreak, Galiziako regueifeiroak eta Euskal Herriko bertsolariak bilduko dira bietan. Euskal ordezkariei dagokionez, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka ariko dira bertsotan, Itxaso Paia gai-jartzaile lanetan eta Karlos Aizpuruak itzultzaile lanak egingo ditu.

Kantu inprobisatuaren bi emanaldik eta 'Bertsolari' filmaren trailerraren proiekzioarekin abiaraziko den mahai-inguruak mamituko dituzte jardunaldiek. Kulturartean egiten duten lanari beste atal bat idazteko abagune interesgarria egin dio Mintzolak jardunaldi hauek antolatzen dituenari. Izan ere, badira hogei urte bertsolariak nazioartera salto egin eta kantu inprobisatua duten beste kulturetako inprobisatzaileekin abestu eta topaketak egiten dituztela.

2003an 'Ahozko inprobisazioa munduan' izeneko nazioarteko topaketa egin zen Donostian Bertsozale Elkarteak antolatuta. Lau kontinente eta hamaika herritako kideak etorri ziren. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko gaiari buruzko kontzientzia hartzeko pizgarri izan zen. Beste hamaika topaketetan parte hartu du Elkarteak munduko hainbat txokotan, besteak beste, Galizian, Sardinian eta Mexikon. Kulturartea eta Europa bat-batean hurbiletik jarraitzeko aukeradago www.mintzola.eusatarian orrian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mintzola fundazioko kideak Leonen, kantu inprobisatuaren jardunaldietan