Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu nagusi Gipuzkoa Bertsotaneko saioetan
MC. ELORZA
Jueves, 14 de mayo 2015, 00:35
Uda giroko egun eguzkitsu batean,Idiazabalek Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio hartu ditu. Bertsozale ugari elkartu da goizean,zein arratsaldean. Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu nagusitu dira jokatu diren bi saioetan.
Giro bero-beroarekin hasi da eguna Idiazabalen,kanpoan egiten zuen eguraldi ederraz gain,Guraso Elkartean giro ederra jarri dute arteoa lepo bete duten 100 bertsozaleek,Asier Azpiroz zubietarrak irabazi du bizia izan den saioa.
Bertsolariaren emaitzak : Asier Azpiroz Iztueta 319 punturekin; Beñat Iguaran Amondarain, 313 puntu; Jon Iturrioz Nazabal, 284 puntu; Iker Osa Zelaia, 282,5p; Haritz Garmendia Iturria, 272,5 p; Beñat Torres Lete:260,5 p.
IArratsaldeko saioan ere bertsozale asko elkartu ziren 80 entzule inguru segitu dute saioa bertatik bertara.Iñigo Gorostarzuk eskuratu du lehen postua.
Bertsolariaren emaitzak: Iñigo Gorostarzu Etxebeste:240 p. Jon Gurrutxaga Urbieta:239 p. Oier Etxeberria Zubimendi:238 p. Josu Oiar-tzabal Zapirain:233,5 p. Urko Egaña Calderon:220 p. Maddi Gallastegi Osa:195,5 puntuarekin amaitu zuten.