Martin-Etxebeste anai-arrebek oraindik badute finalera iristeko aukera

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalerdietako lehen itzuliko azken bertso saioa atzo izan zen Durangon. Jon eta Alaia Martin Etxebeste, Bastidako eta Irungo finalerdietako saioetan aritu ziren, hurrenez hurren. Baina, atzo Durangoko saioaren ondoren, lehen itzulia bukatuta, azken puntuaketen berri izatearekin batera jakin zen zien bertsolari pasa ziren bigarren itzulira.

Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira finalaurrekoak datozen hiru asteburuetan: azaroaren 19an, 26an eta abenduaren 2an, hain zuzen. Jon Martin Etxebeste Amurrion arituko da igande honetan. Alaia Martin Etxebeste, berriz, Iruñean abenduaren 2an. Oraindik, finalera iristeko aukera eta esperan-tza dute biek ala biek.

Fotos

Vídeos