Borrar
Iñaki Murua eta Xabier Egibar

Bertsozale Elkarteak eta Laboral Kutxak lau urtetarako hitzarmena sinatu dute

Bertsolaritza zaindu, sustatu eta etorkizuna bermatzeko elkarlana adostu dute

dv

Miércoles, 27 de mayo 2015, 21:26

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Laboral Kutxak lau urtetarako hitzarmena sinatu dute. Bertsolaritza zaindu, sustatu eta etorkizuna bermatzeko elkarlana adostu dute.

Bertsozale Elkarteko Iñaki Murua Jauregik eta Laboral Kultxako Xabier Egibar Gainzak sinatu dute hitzarmena, Laboral Kutxak Arrasaten daukan egoitza nagusian. Akordio honi esker Laboral Kutxak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen proiektu orokorra garatzen lagunduko du.

27 urteko ibilbidea du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. «Gogora ekarri beharra dago lehenago ere, duela 10 urte inguru, Luberri izeneko ekimena bideratu zutela elkarrekin elkarteak berak eta Laboral Kutxak adierazi du Elkarteak. Horrela, garai bateko bertsozaletasuna galdua zegoen herrietan bertsotarako zaletasuna berreskuratzen jardun genuen, bertsolari gazteak eta aski ezagunak zirenak hainbat bertso-saio partekatuz. Orduan, herrietako jendea arduratu zen ekitaldia antolatzeaz, eta Bertsozale Elkarteak behar ziren koordinazio-lanak egin zituen, herrigintzaren sustraietara joz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsozale Elkarteak eta Laboral Kutxak lau urtetarako hitzarmena sinatu dute

Bertsozale Elkarteak eta Laboral Kutxak lau urtetarako hitzarmena sinatu dute