Borrar
Dantza txapelketak. Bakarka edo binaka dantzari ugari izan da egun hauetan Lege Zaharren Enparantzako ikusleen aurrean.

Lizardi Saria Unai Mendizabalentzat

Zizurkildarra izan zen onena XV. edizioan Maialen Akizuren aurretik eta bertso onena ere bota zuen

JUAN MARI ZUBIAURRE

Domingo, 4 de septiembre 2016, 00:54

Euskal Astearen barne tradizio handiko txapelketa bat antolatzen da, Bertsolari Gazteen Lizardi Saria eta aurtengoan XV. edizioa bete du. Modelo Aretoan egindako finalean sei bertsolari kantuan izen ziren eta denen artean onena epaileen esanetan Unai Mendizabal izan zen. Txapela eskuratzeaz gain, Zizurkilgo bertsolariak bertso onenaren saria ere jaso zuen. Bigarren tokian sailkatu zen Maialen Akizu urretxuarra. Sari banaketaren barne Basarri Bertsopaper saiak ere banatu ziren eta biak Ekaitz Goikoetxearentzat izan ziren.

Beste hainbat txapelketa ere burutzen ari dira eta izango dira datorren astean, dantzari, trikitilari eta abarrenak. Baino atzo lehia Euskararen aldeko lasterketan egon zen. Helmugan bizkorrenak Ibai Berazierto eta Begoña Urbitarte izan ziren baino irabazle nagusia euskara izan zen noski. XXXII. Bazkari Herrikoiak jende ugari elkartu zuen Musika Plazan giro paregabean arratsaldea luzatu bitartean denetarik izan zen bertan.

Gaurkoan haurrak izango ditugu protagonista. Kanpotik etorritako dantza taldeak herrikoarekin batera Lege Zaharren Enparantzan elkartuko dira eta eguerdian kalez kale ibiliko dira dantzan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lizardi Saria Unai Mendizabalentzat

Lizardi Saria Unai Mendizabalentzat