Diario Vasco

Gurasoen topaketa eta haurrentzako tailer didaktikoa

Ikasturte honetan museoak duen hezkuntza eskaintza mantendu eta hobetzeko asmoz, familiekin topaketa bat egingo da larunbata honetan arratsalean, hauen gustu eta beharrak ezagutu eta kontutan hartzeko.

Igartubeiti Familian familientzako hezkuntza programaren inguruko topaketa-aurkezpena izango da bihar irailaren 24ean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, solasaldi-irekia aurrera eramango delarik, ondoren meriendarekin amaituz.

Gurasoek topaketa-aurkezpenean parte hartzen duten bitartean, haurrek Artoaren Iraultza tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Tailerra ere arratsaldeko 16:30ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Hau bost urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzenduta egongo da eta 3 euroko prezioa izango du, beti ere Famili Txartelarekin diskontuak egingo direlarik.

«Amerikatik ekarritako artoak erabateko aldaketa eragin zuen baserrietan, eta elikagai gehiago ere ekarri zituzten garai hartan. Ezagutzen al dituzu? Sorkuntza tailer honetan Igartubeitiko baratzeko artoa bildu, aletu eta lehortzen ipiniko dugu. Arto gizonaren abenturak ere ezagutuko ditugu honen bitartez», azaltzen dute Igartubeititik.

Tailerrean aurretik izena ematea komeni da lekua murriztua izaten baita. Honetarako 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo www.igartubeitibaserria.eus helbidera jo.