Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Gipuzkoa

AL DÍA

Oinazeari eta heriotzari buruz aritu ziren atzo Lertxundi eta Aranzabal, Etikari buruzko Elkarrizketetan

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Hobe kontatzea
Joxe Aranzabal eta Anjel Lertxundi, atzo Foru Aldundiaren jauregian. /MIKEL FRAILE
DV. Oinazeari buruz hitz egiteko elkartu ziren atzo Foru Aldundiaren jauregian Anjel Lertxundi eta Joxe Aranzabal, bata idazlea bestea kazetaria, oso ikuspegi desberdina erabilita. Etika, Humanismoa eta Zientziari buruzko Elkarrizketen laugarren saioa izan zen.
Lertxundik errepaso luzea egin zien hango eta hemengo literatur lanei. Hasteko, esan zuen heriotza garai bateko ipuinetan oso presente zegoela, baina orain «urruti bidali nahi dugu». Eta pasadizo hau kontatu zuen: «Orain pare bat urte, abuztuko arratsalde gozo horietako bat. Hainbat lagun landa-baserri bateko atarian gaude, solasaldi lasaian. Lagunetako batek, amona egin berria bera, hamar bat hilabetetako biloba du magalean. Kantuan ari zaio umeari: 'Txin-txin-txin, umea zuloan, aita negarrez, ama dolorez, etxean inor ez, katua besterik ez'. Haurrak, eskuak mugituz, eskertu egiten dio kanta. Nik, berriz, amonaren jardunean dut jarria arreta osoa. Eta halako batean esaten diot: 'Aizan, konturatzen al haiz zer kantatzen ari haizen?' Ez, ez zen konturatzen txintxinak hil-kanpaiak direla; zuloa, berriz, ume baten hilobia; gurasoak hiletan daudela etxetik kanpo; eta etxea hutsik, katua besterik ez. Ordutik amona berriak ez dio sekula Txin-txin-txin kantatu bilobari».
Eta bukaera aldera esan zuen: «Orain arte erabateko tabua zen eutanasia. Baina azkenaldian hasia da literatur lanetan agertzen, adibidez Philip Roth, Sándor Marai, Austerren lanetan, eta baita zinean ere, hor dugu Clint Eastwood-en Gran Torino.
Aranzabalek bere testiganzta oso pertsonala eskaini zuen. Jakina denez, kazetari honek bere minbiziaren berri eman zuen orain dela zazpi urte, aurrena Sustatu web-gunean, gero liburu moduan: Medikuak esan dit minbizia dudala.
Aranzabalek esan zuen Internet laguntza handia izan zuela urte haietan: «Sentitu nuen ez nengoela etxe zuloan, eragiten ari nintzela. Azken batean, Internet elkarrizketa da». Eta gogoan izan zuen Jon Salaberri: «Arrasateko gizon hori hiesak jota hil zen. Baina bi urte lehenago kontatu egin zuen bere gaixotasuna. Herriz herri ibili zen. Sekulako lana egin zuen».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS