Borrar
Azaroaren 21etik 28ra bitartean egingo da Zinebiren 67. edizioa.

Zinebi jaialdiaren 67. ediziora film laburrak aurkezteko azken egunak

Animaziozko, fikziozko edota film labur dokumentalak uztailaren 18ra arte aurkeztu daitezke

A. U.

Donostia

Igandea, 13 uztaila 2025, 20:41

Comenta

Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiak ixtear du azaroaren 21etik 28ra bitartean egingo den 67. ediziorako lanak aurkezteko epea. Animaziozko, fikziozko edota film labur dokumentalak uztailaren 18ra arte aurkeztu daitezke. 30 minutu baino laburragoak izan beharko dute eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak. Ohi bezala, hautaketa-prozesuan, lehentasuna emango die jaialdiak mundu osoan, nazioartean edo Europan Zinebin estreinatzea ahalbidetzen duten filmei. Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako film laburrek, Sail Ofizialean parte hartu nahi izanez gero, Estatuko estreinaldiak izan beharko dutela azpimarratu dute Bilboko Udaletik.

Sail Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten film laburrek honako sari hauek irabazteko aukera izango dute: Zinebi Sari Nagusia (8.000 euro), Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro), Zinema Espainiarraren Sari Nagusia (6.000 euro), Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro), Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro), Dokumental Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro) eta EITB Publikoaren Saria (3.000 euro).

Erreferentziazko jaialdia

A kategoriako film labur eta dokumentalen jaialdia da Zinebi erreferentziazko posizioa duena nazioartera begira. Izan ere, mundu mailako zinema akademia desberdinen onespena du, eta urtero banatzen duen palmaresa kalifikatzailea da mundu mailako zenbait sariketa garrantzitsuetarako. Hollywoodeko Akademiak, BAFTA sarien batzordeak edota Goya Sariak banatzen dituen akademiak, besteak beste, kontuan izaten dute. Gainera, European Film Awards sarietarako hautagai den film labur bat aukeratzen duten Europako lehiaketen zerrendan dago Zinebi.

Film laburrak eta nazioarteko opera primak lehian jartzeaz gain, mundu osoko dokumental onenak ikusteko aukera eskaintzen du jaialdiak, baita urteroko euskal ikus-entzunezko sorta deigarriena ere. Industriarekin duen konpromisoari helduz, networking saioak eta jarduerak antolatzen dituzte, hala nola, topaketa profesionalak, hitzaldiak etab

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinebi jaialdiaren 67. ediziora film laburrak aurkezteko azken egunak

Zinebi jaialdiaren 67. ediziora film laburrak aurkezteko azken egunak