Borrar
Andre Madalenek XVII. mendera eramango ditu bisitariak, jauregiko istorioak kontatuz.  

Zestoako Lili Jauregiko bisita antzeztuk asteburu honetan hasiko dira

XVII. mendeko euskal emakume baten bizitza ezagutzeko aukera izango dute bisitariek

DV

Zestoa

Asteazkena, 8 martxoa 2023, 14:20

Comenta

Denboraldi berriari hasiera emango diote Lili Jauregiko antzezpenek asteburu honetan, ohiko moduan, errenazimentuko euskal emakumeen aldarrikapena ardatz duen antzezlana programatuz. Lili jauregian aurkezten den 'Lilitarren Ohorea' antzezpeneko protagonista, XVII. mendeko euskal emakumea da, Andre Madalen, lilitarren leinuko azken biztanlea. Bisitariak 1678. urtera eramango ditu, bidean, bakarrizketa baten bitartez jauregia eta nortasun handiko euskal emakume paregabe honen istorioa ezagutzeko aukera izango dutelarik. Beti ere talde txikietan gozatzen den antzezlana da, ikusleak antzezpeneko parte izaten direlarik.

Datu historikoetan oinarrituriko antzezpena da, ikerketa historikoetan oinarritutako gidoi landua duena. Gidoia, Zestoako Lilitarren familian oinarritzen da, errenazimentuko emakumeen indarraren eredu: Domenja Lilik linaiari hasiera eman zion emakumetik aurrera Lili Jauregia emakumeek gobernatuta agertu izan zen. Euskal matriarkatuaren eredu pare gabea ezagutu daiteke antzezpenaren bidez. Euskal Herrian emakumeek izan dituzten ardurak eta agintea nabarmentzen dira. Errenazimentuan lurrak eta ondasunak emakumeek beraien izenean hartu zitzaketen oinordekotzan. Andre Madalenen kasuan gainera, senarrak Lili Jauregiko negozioen kargu egiteko botere-idatzia eman zion. Guzti hau antzezpenean azaltzen da.

Ordutegia

Bisita antzeztuetarako sarrerak eros daitezke dagoeneko, baita erreserbak egin ere martxoaren 11tik aurrera eta urteko osoko programaziorako, Aste Santurako ere. Bisita antzeztuak larunbatetan (16:30ean gazteleraz eta 17:30ean euskaraz) eta igandetan (11:30ean gazteleraz eta 12:30eean euskaraz) izango dira, eta uztaila eta abuztuan ostiral arratsaldetan ere. Erreserbak 943 86 88 11 telefono zenbakira deituta egin daitezke edo info@ekainberri.com emailera idatziz.

Talde bateko partaide izanez gero, programatutako ordutegitik kanpo saioak erreserbatzeko aukera izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zestoako Lili Jauregiko bisita antzeztuk asteburu honetan hasiko dira

Zestoako Lili Jauregiko bisita antzeztuk asteburu honetan hasiko dira