Borrar
Xabier Artola (bigarrena ezkerretik) beste aitortu eta agintariekin. EHU

Xabier Artola ikertzaile donostiarra saritu du Kubako Gobernuak

J. Finlay 2022 Ordena jaso du, bertako eta atzerriko zientzialariei ematen zaien kondekoraziorik gorena

I. A.

Donostia

Larunbata, 25 otsaila 2023, 12:27

Comenta

Kubako Gobernuko Zientzia, Teknologia eta Ingurumen Ministerioak Carlos J. Finlay 2022 Ordena eman berri dio Xabier Artola Zubillaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileari. Aitorpen hori da Kubak bertako eta atzerriko zientzialariei ematen dien kondekoraziorik gorena. Modu honetan, Kubarekiko lankidetza zientifikoaren bi hamarkada baino gehiago aitortu dizkio Kubako Gobernuak Xabier Artola HiTZ zentroko eta Ixa taldeko kideari, bereziki Santiago de Cubako Zientzia, Teknologia eta Ingurumen Ministerioaren Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Zentroarekin egindakoa. Besteak beste, Xabier Artola doktoreak eta Ixa taldeko beste ikertzaile batzuek azpiegitura konputazional bat garatu dute Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Zentroko ikertzaileekin batera. Azpiegitura hori funtsezkoa izan da 'Diccionario Básico Escolar' hiztegiaren edizio elektronikoak eta inprimatuak (PDF) lortzeko. Aitorpen hau ez da Xabier Artolak Kuban jaso duen lehena, izan ere Santiagoko Udal Gobernuak 'Bisitari Goraipatua' saria eman zion 2005ean.

Carlos J. Finlay Ordena atzerriko irakasleen sailean jaso izana «ohore handi bat» dela aitortu du Xabier Artolak, eta «harro» sentiarazten duela. «Uste dugu hala dela Euskal Herriko Unibertsitatearentzat ere, Kubaren eta Euskal Herriaren arteko lankidetzari eta elkartasunari egindako aitortza ere baden neurrian», gaineratu du. Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Zentroko langile guztiek eta, bereziki, zentroaren zuzendari den Leonel Ruiz Miyares doktoreak, euren proposamenak aurrera egin zezan egindako lana eskertu du.

Ikertzaile donostiarrak nabarmendu du Kubako zentrokoen eta Ixa Taldearen arteko lankidetza «emankorra» izan dela urte hauetan, ikerkuntzan zein Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Zentroak antolatzen dituen sinposioei dagokienez, eta etorkizunean ere hala izaten jarraitzea espero dutela. «Egun esku artean ditugun proiektuez gain, badira beste eremu batzuk, zeinetan bi taldeontzat interesgarri liratekeen proiektu berriak diseinatu eta garatzen ahal diren, hala nola hizkuntza teknologien aplikazioa irakaskuntzan, sare neuronaletan oinarritutako ikaste tekniken aplikazioa hizkuntzaren prozesamenduko hainbat arlotan eta abar», azaldu du.

EHUko Informatika Fakultatean 1985tik

Xabier Artola Zubillaga Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko irakasle izan da Donostian 1985etik eta 2008tik irakasle agregatua da. Duela ia urte bat jubilatu zen, 2022ko maiatzean, eta ordutik ohorezko lankide akademiko gisa jarraitzen du unibertsitatearen barruan. Irakaskuntzari dagozkion lanak Informatika Lizentziatura eta ingeniaritzetan egin ditu, eta eskolak eman ditu hainbat master eta doktorego ikastarotan ere. Ikerkuntzari dagokionez, hizkuntzaren prozesamenduan diharduten Ixa Taldean eta HiTZ hizkuntza teknologiako zentroan ari da.

Hizkuntzaren tratamendu automatikoaren arloan aritu izan da beti, eta batez ere morfologia eta lexikografia konputazionaletan eta corpus hizkuntzalaritzan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabier Artola ikertzaile donostiarra saritu du Kubako Gobernuak

Xabier Artola ikertzaile donostiarra saritu du Kubako Gobernuak