Borrar
Xabat Illarregi, Iruritako saioan. N.B.E.
Nafarroako bertsolari txapelketa

Xabat Illarregi garaile Iruritako saioan

Bertsolari leitzarrak finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du

I. A.

Donostia

Igandea, 19 urria 2025, 17:10

Comenta

Iruritan jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa eta Xabat Illarregi leitzarra nagusitu delarik. Sei bertsolari aritu dira han kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Amaia Elizagoien Varela, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol, Endika Legarra Nuin eta Patxi Castillo Graciarena, Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Baztango Udalaren laguntzarekin eta saio puntuagarriaren ostean, Xabat Illarregik eskuratu du puntu gehien (365,5), eta horrenbestez, saioa irabazi eta azaroaren 16an Tafallan izango den finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Endika Legarra (349,5) , Josu Sanjurjo (336), Julen Zelaieta (321), Amaia Elizagoien (320,5) eta Patxi Castillo (296,5).

Txapelketak datorren igandean segituko du Los Arcosen jokatuko den lehenengo faseko laugarren eta azken saioarekin. Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabi Maia Etxeberria, Ander Aranburu Arriolak gai-jartzaileak gidatuta.

Lehen faseko lehen saioa Eneko Lazkozek irabazi zuen Auritzen, eta bigarrenean Julio Soto suertatu zen garaile Mutiloan. Beraz, Xabat Illarregirekin batera, finalaurrekoetarako sailkapen zuzena eskuratu dute hiru bertsolari hauek. Los Arcosen jokatuko den saioaren ondoren zehaztuko da txapelketako finalaurrekoen fasean ariko direnen zerrenda. Guztira, 18 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara, txapelketan abiatu diren 24etatik.

Hiru finalaurrekoren ostean, azaroaren 29an jarriko zaio azken puntua txapelketari, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin. Orduan izendatuko da 2025eko Nafarroako txapelduna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabat Illarregi garaile Iruritako saioan

Xabat Illarregi garaile Iruritako saioan