Borrar
Kontzertu desberdinak entzun ahal izango dira aurtengo Urmugaren ibilbdean zehar. Urmuga

Urmugak bideari ekingo dio ostiral honetan

Uztailaren 11tik 31ra, Angulo menditik hasi eta Santa Graziraino hamaika kilometro egin dituzte partaidek eta hainbat kontzertu izango dira

Domingo, 6 de julio 2025, 18:36

Ostiral honetan, uztailak 11, ekingo dio bideari Urmugak, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotzen duen jaialdiak. Aurten, Urmuga Ypuçcoa izenaren arrastoan ibiliko dira parte hartzen duten lagunek. Angulo menditik hasi eta Santa Graziraino hamaika kilometro egingo dituzte partaidek paraje ederrak ezagutuz. Ohi bezala, mendi ibilialdiak eta musika emanaldiak, 25 kontzertu (Et Incarnatus orkestra, Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester…), uztartuko ditu aurten ere Urmugak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatuta.

«Udan, egun batzuez, mendirik mendi, Euskal Herriko ez-muga hori zeharkatuz, kulturaz eta mendiaz gozatzeko modu bat da Urmuga. Esperientzia horrek, baina, berez dakar herrigintza, saretzen da euskal kultura, sortzen ditu harreman sozialak, kulturalak… hor ba! ekimen poetiko bat sortzen da naturaren kapritxo batetik!», diote antolatzaileek.

Ypuçcoa 1000 urte ikuskaria

Mendizaletasuna eta Musika uztartuz, 21 egunetako ibilbidea osatuko dugu mendizaleok, musikariok Urmugaren isurialdeak, Iruñeako Erresuma, musikaz blai bustitzen duten bitartean. «Urmugak josten gaitu», diote antolatzaileek. Beste behin, Urmuga ekimenak urmuga geografikotik bere bi isurialdeetara joko du 2025ean. «Kantauri itsasoko ertzean dagoen Gaztelugatxetik abiatu, eta aurre-Auñamenditan dagoen San Juan de la Peña Monastegiraino, Bagargiak mendatetik Santa Grazira, Orhi, Auñamendi eta Lakura barne». Aurten gainera, «bidaldi bikaina ospatuko dugu antzinako Iruñeako Erresumaren lurraldeetan, Ypuçcoa izenaren arrastoan». Horren baitan, «Ypçcoa ospakizuna uztailak 20an izango da Areson kokatzen den Ulizar mendi gailurrean, Iruñeko erresuma baselizak eta gazteluak lotuz». Getarian abaituko bidea Aiatik, Adunatik, Altzotik, Araitz bailaratik Aresoko Ulizar gainera iritsi arte. Gogoratu behar da, 1.025garren urtean Antso Gartzeitz III.ak, Iruñeako Erregea, Altzoko San Salbador Olazabalgoa monasterioa eta haren ondasunak San Juan de la Peña monasteriori eman zizkion. Dokumentu horretan agertzen da Gipuzkoa izenaren lehen aipamen idatzia, Ipuçcua formaz. Horregatik, Altzora hurbilduko da aurtengo Urmuga hilaren 18an. Egun bat beranduago, Ausa Gaztelu tontorra joango dira uztailak 19an, bertan zegoelako eta gaur egun daudelako Iruñeko Erreinuko gazteluaren aztartzak.

Dena den, egun berezia uztailaren 20an izango da. Egun horretan, Berastegi, Orexa, Arribe eta Aresotik ibilbide desberdinak egingo dituzte Ulizarren burutuko den ekimen berezian, Gipuzkoako Aldundia eta Legebiltzarra eta Nafarroako Legebiltzarren partaidetzarekin. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean jarri dute antolatzaileek. Kontzertua izango da egun honetan, «Ypuçcoa 1000 urte ikuskaria» izenburupean.

Ypuçcoa 1000 urte ikuskaria, Leitza eta Amasako koruak, Donostia eta Iruñeko Orfeoiak, Iruñeko eta Tolosako Udal txistulariak, Baigorri eta Iruñeko Udal gaiteroak, Tolosako Bordondantzariak, Iruñeko Duguna dantza taldea, Leitzako Aurrera eta Bedaioko dantzariak. Aragoiko: Benasque eta Anso herrietako dantzariak, Ainsako «Viello Sobrarbe» dantza taldea, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre musikariak, Jaione Olazabal eta familia, Amaia Elizaran dantzaria, Et Incarnatus Orkestraren abaroan.

Tontor ugari

Ostiral honetan, uztailak 11, Angulo portutik (720)-Urduña portura (900) joango dira parte hartzen duten lagunek. Hurrengo egunetan, Urduña- Altube portua (650 m), Gaztelugatxe, Burgoa, Bermeo, Mundaka, Atxarre, Santimamiñe, Ereñozar, Ereño, Ziortza-Bolibar, Ziortza-Bolibar, Oiz, Maume, Garai, Gederiaga, Durango, Mañaria. Durango-Mañaria, Besaide, Arrasate. Getaria, Elkano-Aia, Aduna, Altzo, Ugarte, Ausa Gaztelu, Aizpearro, Albiasu, Orexa, Berastegi, Atallu-Arribe, Ulizar, Areso, Uxue, Kaseda, Oibar, Rocaforteko Gaztelua, Irunberri – Arangoiti - Leyreko Monastegia, Leireko santutegia - Sigues, Artieda – Arres (Aragoi), Santa Crus de la Serós - S Juan de la Peña santutegia (Aragoi). Azken, hauek, uztailaren 26an bisitatuko dituzte.

Leireko montaegian, ekitaldi instituzionala izango da eta bertan, Nafarroako parlamentuaren ordezkariek eta Gipuzkoako Aldundikoek batzar nagusia izango dute, Leireko abadea gonbidatuta izango delarik. Donosti Ereskiko Schola Gergorianista arituko da kantuan. Baigorriko Udal gaiteroak, Leitzako Aurrera eta Bedaioko dantzariak. Aragoiko: Benasque eta Anso herrietako dantzariek, Ainsako «Viello Sobrarbe» dantza taldeak. Amaia Elizaran dantzariak, Luis Salesak eta Álvaro de la Torre musikariak, Et Incarnatus Orkestraren abaroan emanaldi bikaina eskainiko dute.

Uztailaren 27an, ibilaldia Baigorri inguruan izango da helduentzako eta familietzako bertako mendi elkarteen antolakuntzarekin. Gero, Burdinkurutzeta - Bagargiak (1.327 m), Bagargiak - Orhi 2.017 - Larraineko lepoa (1.585 m), Belagua – Auñamendi (2.507 m) - Belagua eta Lakora - Santa Grazira hurbilduko dira.

25 kontzertu

Urmugaren eskutik aurten ere, hamaika kontzertu entzuteko aukera izango dute partaidek eta bisitatzen dituzten herrietako jendek. HAsteko, uztailaren 12an, Garrastatxu / Baranbion arratsaldeko 18:30ean, kontzertua izango da Alaitz eta Maider, Leturia eta Irati Arcelus, Fede de Dios, Pirata, Anje Duhalde eta Et Incarnatus Orkestra bertan izango direlarik.

Hurrengo egunean, uztailak 13, Ereñozarko San Migel (Iruñeko Erreinuko gaztelua) kontzertua ziango da, Bizkaia Urmuga Kantuz, arratsaldeko 18:30ean hasita, Euskal Herriko kalean kantuz taldeen partaidetzarekin. Bertan, Bixente Martinez, Iñar sastre, Iñaki Dieguez, eta Igor Tellechea arituko dira, Urmuga banda eta gidari lanetan Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze Leturiarekin batera.

Uztailaren 14an, Ziortza - Bolibarren orkestra kontzertua antolatu dute arratsaldeko 18:00ean, Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestrarekin.

Hurrengo egunetan, Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Xak taldea eta Et Incarnatus Orkestra, Chruinne taldea (Galizia), Chruinne taldea (Galizia), Donosti Ereskiko Schola Gergorianista, Mirari Taldea, Anje Duhalde, Hatxe, Maixa eta Ixiar, Fede de Dios, Janus Lester, Lorea Zulaika, Xak taldea, Iñar Sastre eta Iagoba Astiasaran, Donostiako Orfeoia & Bakarlariak, eta Titika Rekalt eta Maika Etxekopar antzezleak, Maika Etxekopar, Joseba Irazoki, Olaia Inziarte, Iñaki Palacios, Xanti Nazabal, Jon Esnaola, Eñaut elorrieta, Iñaki Palacios, HorHor taldea, Ahaire Ahizpak… arituko dira 31 bitartean antolatutako musika saio desberdinetan.

Aukera bikaina eta zabala izango da aurten Urmugaren baitan antoaltutako ibilbide eta kontzertuei esker. Ekainaren 15era arteko epea dute zabalik interesa dutenek izena emateko. Ibilaldi osoa zein edozein toki egin dezakete, eta jatekoa nahiz lotarako tokiak ziurtatuko ditu antolakuntzak

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urmugak bideari ekingo dio ostiral honetan

Urmugak bideari ekingo dio ostiral honetan