Borrar
Marte Lasarte urriaren 29an arituko da zuzenean Txopet eta Maloa Brothers taldeekin batera.

Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasarte, aurtengo BIME Bilbaon Musika Bulegoaren eskutik

Azokaren hamairugarren edizioa urriaren 28tik 31ra bitartera ospatuko dute Euskalduna Jauregian

E. A.

Igandea, 12 urria 2025, 17:43

Comenta

BIME Bilbaoren hamahirugarren edizioa hilaren 28tik 31ra egingo dute Euskalduna Jauregian. Musikaren sektoreak Europan eta Latinoamerikan duen topaketa garrantzitsuenetakoa da, eta mundu osoko industriako profesionalak biltzen ditu. Esparru horretan, Musika Bulegoak adierazi duenez, aktiboki parte hartuko du BASQUE. MUSIC. markaren pean antolatutako programazio propioarekin, sektoreko eragileen arteko elkarrizketa sustatu, ezagutzak partekatu eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko helburuarekin.

Lau egunetan zehar, BASQUE. MUSIC-ek erakustoki propioa izango du azokaren baitan, bertan parte hartzen duten euskal profesional guztien eskura. Era berean, Musika Bulegoak jarduerak antolatu ditu, hiriko hainbat tokitan egingo direnak.

Urriaren 28an, asteartea, Euskal Herria – LATAM lankidetza profesionalaren foroa egingo dute, 10:00etatik 11:30era, Euskalduna Jauregiko EXTRA/5B aretoan. Jarduera honek aukera paregabea eskainiko du musikaren sektoreko euskal profesionalek Latinoamerikako hainbat herrialdetako agenteekin harreman zuzena izan dezaten. Foroak gosari informal formatua izango du, ideiak trukatzeko eta lankidetza-sareak sortzeko. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da urriaren 22 baino lehen.

Urriaren 29an, asteazkena, 12:45etik 14:15era, Pitch perfecto saioa eskainiko dute, BIMEk eta Peermusic-ek elkarlanean antolatuta. Dinamika honetan, Euskal Herriko proposamen musikal batek, aldez aurretik aukeratuta, bere proiektua beste hamaika proposamenekin batera aurkezteko aukera izango du nazioarteko lehen mailako ikuskatzaile batzuen aurrean; hala nola, Alex Hackford, Jonathan Finegold eta Sandra González. Proiektua aurkezteko interesa duten pertsonek urriaren 13ra arte izango dute aukera izena emateko.

Asteazken horretan bertan, 20:30ean, Stage Live aretoak BASQUE. MUSIC. Showcase. hartuko du, non Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasarte taldeek joko duten zuzenean. Kontzertua doan eta irekia izango da, BIME Live jaialdiaren programazio ofizialaren parte izanik, eta euskal musika talentua publiko zabal eta anitzaren aurrean ikusaraztea izango du helburu.

Azkenik, urriaren 31n, ostirala, 15:00etan, Enkarnazio Elizan saio berezia izango da. KEXP Ameriketako Estatu Batuetako hedabide ospetsuak Merina Gris taldearen zuzeneko emanaldia grabatuko du bertan, nazioarteko musika proposamen berriak ezagutzeko saio sorta ezagunaren barruan. Lankidetza hau nazioarteko proiekziorako aukera garrantzitsua da euskal taldearentzat eta Euskal Herriko musika eszena osoarentzat.

Aurkeztutako programazioarekin, BASQUE. MUSIC. nazioarteko testuinguruan euskal musika sustatzeko konpromisoa indartzen du, musika-industria globalaren ekitaldi garrantzitsuenetako baten barruan topaguneak, ikusgaitasuna eta lankidetza eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasarte, aurtengo BIME Bilbaon Musika Bulegoaren eskutik

Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasarte, aurtengo BIME Bilbaon Musika Bulegoaren eskutik