Borrar
Disko-liburuaren azala.
Zarautz

'Txapasen kaxa magikoa' proiektua larunbatean aurkeztuko da Modelon

Josu Txapartegi Txapasen 16 abesti biltzen dituen disko-liburu ilustratua da

Antxon Iparragirre

Zarautz

Osteguna, 9 azaroa 2023, 18:52

Comenta

Larunbatean goizeko 11:00etan, Modelo aretoan, 'Txapasen kaxa magikoa' proiektuaren aurkezpen ekitaldia izango da, ateak irekita burutuko den saioan. Josu Txapartegi Txapasen dozena bat abesti baino gehiago biltzen dituen disko-liburu ilustratua da hauxe. Arantxa Urbe Irazustak idatzitakoa da ipuina eta Irrimarrak ilustratutakoa. «Olatuek botila ekarri dute Txapasentzat itsasoaren beste aldetik… Zer ote du barruan? Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera…», diote ekitaldiaren antolatzaileek, gonbita herritarrei luzatuz.

Ipuin ilustratuak bere baitan disko bat jasoko du 16 abestiz osatua, horietako gehienak Txapasek konposatutakoak, Xabier Zabala aritu delarik abestien egokitze lanetan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abesti guztiekin istorio bat osatu dute.

Ibilbide zabala

Norbaitek ezagutzen ez badu –gutxi izango dira, nahiz agian bakarren bat bai–, Txapas, Josu Txapartegi Aramendi da, 1946 urtean jaiotako zarauztarra. Euskal akordeoilari, irakasle, idazle, abesbatzako zuzendari, organo-jole eta sortzaile oparoa, Imanol Urbietaren lagun eta kide oso gertukoa izandakoa. Hezitzaile nekaezina izanik, hamaika abesti sortuak dauzka.

Honengatik guztiagatik, Katxiporreta Kooperatibak Txapasen sorkuntza oinarri izango duen ipuin-disko ilustratua argitaratu du, ipuin eta abestiek Josu Txapartegiren lan hezitzailea jasotzen dutelarik.

Larunbateko ekitaldian, Txapasek berak, Arantxa Urbe Irazusta, Xabier Zabala, Aiora Zulaika 'Pirritx', Joxemari Agirretxe 'Porrotx' eta Mertxe Rodriguez 'Marimotots' izango dira eta hauekin batera, haur kantariak, Montetxio eta Xumela koruak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Txapasen kaxa magikoa' proiektua larunbatean aurkeztuko da Modelon

'Txapasen kaxa magikoa' proiektua larunbatean aurkeztuko da Modelon