Borrar
Jon Maiarekin kolaborazioa

Silvio Rodriguez euskaraz kantari

Kantautore kubatarrak 'Nostalgia' abestia kantatzen du Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' diskoan

I. Altuna

Donostia

Asteazkena, 8 azaroa 2023, 15:39

Comenta

'Kantu bat gara' disko-liburuak izan zuen arrakastaren bulkadarekin, bi urte igaro eta gero Jon Maiak lan honen bigarren zatia aurkeztu du, 'Kantu berri bat gara'. Oraingoan ere, hainbat kolaboratzailek parte hartu dute proiektuan, besteak beste Silvio Rodríguezek. Kantautore kubatarrak euskaraz kantatzen 'Nostalgia' izeneko kantua, Gorka Hermosaren doinuekin egina. Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media eta Elizondoko Abesbatza Ttikia izan ditu oraingoan bidelagun proiektu honetan Jon Maiak

Jon Maiak azken 30 urteetan beste abeslarientzako eta taldeentzako idatzitako kantak bildu zituen duela bi urte 'Kanta bat gara' proiektuan. Orain bigarren disko-liburua argitaratu du beste hainbat artisten kolaborazioarekin. Guztira 13 abesti bildu ditu, horietatik lau bertsioak direlarik (Negu Gorriak, Pello Reparaz, Gozategi eta Gariren kantuenak). Liburuan aldiz, 60 orritako poema librea jaso du, euskararen eta Euskal Herriaren historia jasotzen duena.

Proiektu hau bere «lanik handiena» izan dela onartu du bertsolari eta idazle urretxuarrak. Bere lanak egiterakoan «motibazio» edo «abiapuntu» bat behar duela aitortu du, eta 'Kantu bat gara' diskoan hori 'Bereterretxeren Kanthoria' izan da, «ezagutzen dugun euskal kanturik zaharrena, musika eta letrarekin, XV. mendearen hasierakoa», gogoraratu du. Duela 600 urte sortutako kanta bat, «mendez mende, lurraldez lurralde, ahoz ahoz iritsi zaiguna. Nola liteke 600 urteko bidai hori egitea gurea bezalako hizkuntza txiki baten barruan eta guri gertatu zaizkigun gauza historiko guztiak gertatuta, eta gaur hona bizirik iristea Youtube-ren garaira, spotfy-ren garaira?».

Horregatik, proiektuaren abiapuntua «jendearen barruan 600 urtetan bidaiatu duen hizkuntza» izan da. «Gure biziraupenaren sekretua kantu horren bidaian dago», gaineratu du Maiak. «Euskarak eman dit daukadan identidadea eta inoiz mila liburu, diska, abesti egiten baditut ere, inoiz ezingo diot itzuli euskarari eta Euskal Herriari berak eman didana. Nere etengabeko alegina da bueltatzea berak eman didana, eta hori da 'Kantu berri' bat gara».

Kantu berri bat gara proiektua

2021eko azaroan aurkeztu zuen Maiak 'Kantu bat gara' liburu-diskoa, bakarka egindako lehena, aurrez Karidadeko Benta eta Hezurbeltzak egitasmotan aritu ostean. Liburuan, bere kantuak jasotzeaz gain, kantagintzari edo kantuen formatuari buruzko hausnarketak bildu zituen.

Azken hiru hamarkada hauetan 200 inguru kanta idatzi ditu bertsolari gipuzkoarrak. Gozategik, Mikel Urdangarinek, Garik, Soziedad Alkoholika, Hertzainak edo Ken Zazpi taldeek, Anarik eta beste hainbatek kantatu dituzte bere testuak eta haiek egin dituzte ezagun. Orain, testu horiek berreskuratu eta 'transformatu' ditu Maiak, bertsio berriak eginez goi-mailako musikariekin lankidetzan. Gorka Hermosa akordeoilaria, Pello Ramirez txelo-jotzailea eta Nacho Soto teklista elkartu zituen lehen proiektuan eta beraiekin hainbat kontzertu eskaini zituen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Silvio Rodriguez euskaraz kantari