Borrar
'Beitia' seriean parte hartzen duten zortzi gazte oñatiarrak. XUP

Sei euskal ekoizpen lehiatuko dira Bilboko Seriesland jaialdian

Horietatik hiru euskaraz izango dira

I. A.

Donostia

Astelehena, 6 azaroa 2023, 17:31

Comenta

Hogei herrialdetako ehun proiektu digital baino gehiago proiektatuko ditu asteartetik larunbatera, azaroaren 7tik 11ra, Seriesland Bilbao International Digital Festival jaialdiaren bederatzigarren edizioak. Horietako hiru euskaraz izango dira, festibalaren irekiera ekitaldian ikus ahal izango direnak. Izan ere, lehenengo jardunaldia euskal serieei eskainiko zaie, bi estreinaldia eta proiekzio berezi batekin.

Jaialdian parte hartuko duten proiektuak sei sailetan banatuko dira eta 30 bat sari jaso ahal izango dituzte, Showrunner Onena eta Euskal Serie Onena izanik garrantzitsuenak.

Aurten sei euskal ekoizpen lehiatuko dira sail ofizialean, horietatik hiru euskaraz, eta Euskal Serie Onenaren saria eskuratzeko aukera izango dute, Alemaniako Die Seriale jaialdiko sail ofizialean lekua eta ordaindutako bidaia barne. Horrela, euskal serierik onenaren Laboral Kutxa saria lortzeko lehian parte hartuko duten serieak dira 'Beita' (Aitor Gomez Perosterena, Ander Murillo Astigarraga, Danel Teran Fernandez, Malen Perez de Arenaza Inza eta Sara Arregi Zubizarreta), 'Belarri bero, bai esan?' (Aitor Altuna, Uxue Amonarriz eta Uxue Bereziartua), 'Descubriendo el norte' (Alex Urdiales), 'El último mono' (Lander Mugika eta Unai Madariaga), 'Tanit, ilargikar erregina' (Patxi Urkijo eta Patricia Uria) eta 'Oskola' (Urko Saenz de Buruaga).

Gainera, ekoizpen horietako bik ('Descubriendo el norte' eta 'Oskola') dokumental sailean hartuko dute parte, Dokumental Onenaren sarirako hautagai gisa; Urko Saenz de Buruaga aurkezle onenaren sarirako hautagai izango da 'Oskola' lanarengatik; eta 'El último mono' eta 'Beita' produkzioek Amets edo Independente sailerako sailkatzea lortu dute, hainbat izendapenekin.

Arduradunek azaldu dutenez, Seriesland jaialdiak sortzaile gazteen azken lanak Bilbon erakusteko konpromisoarekin jarraitzen du. Sortzaile horiek, gehienetan, zirkuitu komertzialetatik eta plataforma handietatik kanpo sortzen dute, eta, horrela, eduki berritzaileak eta kalitatezkoak ikusteko aukera izango da beste behin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sei euskal ekoizpen lehiatuko dira Bilboko Seriesland jaialdian

Sei euskal ekoizpen lehiatuko dira Bilboko Seriesland jaialdian