Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Sarrerak birsaltzeko plataforma bat jarri dute abian Mondragon Unibertsitateko ikasleek

Gaueko aisialdirako sarrerak salerosteko izango da eta laster mugikorrerako aplikazioa plazaratuko dute

DV

Donostia

Astelehena, 30 urria 2023, 14:01

Comenta

Teknologia berriak eguneroko ohiturak aldatzen ari dira. Plataforma eta aplikazioa berriak salerosketa eta erreserbak egiteko gero eta gehiago erabiltzen dira. Esate baterako, Instagrameko istorioen bidez gaueko aisialdiko sarrerak, diskoteketakoak batez ere, saltzen dira. Adibide hau kontutan hartuz, Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleek sarrerak birsaltzeko plataforma bat garatu dute, Unibertsitateak bidalitako ohar batetan jakitera eman duenez.

Ikasle-talde batek gradu-amaierako lanaren harira abiarazi duen ekimena da. Gradu-amaierako lanaren barruan eraman dute aurrera ekimena eta Rebel Tickets izena jarri diote. Oraingoz plataforma sortu dute eta laster mugikorrerako aplikazioa ere plazaratzeko asmoa dute.

Sare sozialen bidez gaueko aisialdiko sarrerak saltzen zirela jakinda, (Instagrameko istorioen bidez batez ere) ikasleek aukera profitatzea erabaki zuten, eta horrela sortu zen Rebel Tickets. Egitasmoa gauzatuta, gazteek Bilboko, Bartzelonako eta Madrilgo gaueko aisialdiko sarrerak erosi eta saldu ahal izango dituzte.

Aplikazioa erosoa eta erraz eskuratzekoa izan dadin diseinatu dute. Interesa dutenek jakinarazpenak jasoko dituzte, eta eragiketa guztiak segurtasunez burutuko direla ziurtatu dute, «iruzurrak saihestuta». Hala, «esperientzia gardena, fidagarria eta segurua bermatuko zaie» erabiltzaileei. Gainera, eroslea eta saltzailea txat bidez jarri ahal izango dira harremanetan, zalantzak zuzenean argitzeko.

Horiek dira, Mondragon Unibertsitatetik jakinarazi dutenez, Rebel Ticketsen ezaugarrietako batzuk. Aplikazioa deskargatzeko moduan laster egongo da eta bien bitartean, zerbitzua beren plataformaren bidez eskaintzen jarraituko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sarrerak birsaltzeko plataforma bat jarri dute abian Mondragon Unibertsitateko ikasleek

Sarrerak birsaltzeko plataforma bat jarri dute abian Mondragon Unibertsitateko ikasleek