Sari banaketarekin itxi da lau egunetako topagunea
Sarituek Espainiako eta nazioarteko azoketarako bidaiak eta ikasketa-bekak jaso dituzte
I. A.
Donostia
Domingo, 1 de junio 2025, 20:50
Bilboko Areatzan egin den sari-banaketak eman dio amaiera 2025eko Elhuyar Zientzia Azokari. Lau egunez, 160 proiektu egon dira ikusgai eta 60 ikastetxetako 640 gaztek hartu dute parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izan dira.
Sarituen artea, Gipuzkoako bi ikastetxe izan dira. Honela, Elgoibarko Bizilbeko taldeko 'Lyme gaisotasuna saihesten laguntzen duen aplikazioa' proiektuak jaso du Galiciencia azokan parte hartzeko aukera. Bestalde, Beasaingo Lasalle ikastetxeko 'Errenazimenguko muraleen zaharberritzea Adiemen Artifizialarekin' proiektuan parte hartu duten kideek Vilaciencia azokan parte hartzeko aukera izango dute.
Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea, ez bakarrik Areatzan egiten den azoka honetan, baita urtean zehar ere. Ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute Azokan. Azpimarratzekoa da, gainera, haiek guztiek proiektu honekiko urtero erakusten duten konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako 94 ikertzailek (haien artean, 51 emakume) eman zuten izena ikasleekin lan egiteko, eta azoka-egunetan 73 ikertzaile aritu dira (haien artean, 45 emakume) ebaluatzaile-lanak egiten.
Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.
- Temas
- Elhuyar
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.