Borrar
Udabarria Bertsotan

Sailkapen faseko azken saioak, ostegunean

Arteagako eta Plentziako saioen ondoren ezagutuko dira Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak

DV

Donostia

Miércoles, 28 de mayo 2025, 17:48

'Udabarria Bertsotan' Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea ostegunean amaituko da, maiatzaren 29an, Gautegiz Arteagako udal aretoan eta Plentziako Goñi portalean jokatuko diren saioekin, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez. Guztira zortzi saio izango dira fase honetan, eta aste honetan izango diren bi saioen ondoren jakingo da zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.

Bada, Gautegiz Arteagako udal aretoan ariko dira Bittor Salterain Etxebarria, Haizea Telleria Urkijo, Igor Galarza Intxausti, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia, Mikel Retolaza Etxebarria eta Peru Vidal Gurrutxaga. Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da, eta epaimahaia, Ander Txakartegi Basterretxeak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Plentziako Goñi portalean, berriz, Ander Anakabe Lekue, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Naroa Jaio Jaio, Naroa Torralba Rodriguez eta Peru Irastortza Santxo bersolariek abestuko dute. Gai jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da, eta Garazi Mendoza Agirrek, Leire Etxebarria Gazteluk eta Marta Ortiz Mateok osatuko dute epaimahaia. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Bi saioak 18:30ean hasiko dira eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera.

Orainarte jokatu diren sei saioetako garaileak hauek izan dira: Munitibarren eta Bakion jokatu ziren lehen bi saioetan Asier Galarza eta Imanol Uria nagusitu ziren; hurrengo astean Balmasedan eta Orozkon izandakoetan Irune Basagoiti eta Araitz Katarain eta azken bietan, Ermuan eta Basaurin, Izaro Bilbao eta Garazi Navarro nagusitu dira hurrenez hurren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sailkapen faseko azken saioak, ostegunean

Sailkapen faseko azken saioak, ostegunean