Borrar
Paul Urkijo zuzendaria, 'Irati' filmaren aurkezpenean, Donostian. Iñigo Royo
Paul Urkijok bere hirugarren lan luzea filmatuko du Euskal Herriko hainbat tokitan
'Gaua'

Paul Urkijok bere hirugarren lan luzea filmatuko du Euskal Herriko hainbat tokitan

'Gaua' filmaren protagonistak Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Iraztorza izango dira

I.A.

Donostia

Lunes, 27 de enero 2025, 17:45

Paul Urkijo Alijo zine zuzendari arabarrak 'Gaua' bere hirugarren lan luzea filmatuko du zazpi astez Euskal Herriko hainbat tokitan. Filmaketaren inguruko iturriek jakinarazi dutenez, 'Errementari' eta 'Irati' aurreko lanetan bezala, fantasiazko eta errealitate historikoaren arteko filma izango da.

Oraingoan, baina, euskal mitologiaren gaueko munduan murgilduko da zinemagilea. «Gaueko izakien mundu mitologikoa eta landa eremuko sineskeriaren iruditeria uztartuko ditu misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso bat sortuz», adierazi dute. Lehenengo aldiz, Urkijok Irusoin ekoiztetxearekin lan egingo du filme honetan. «Aspaldidanik miresten dugun zinemagilea da eta harekin elkarlanean aritzeko irrikaz geunden», adierazi du Ander Sagardoy Irusoineko ekoizleetako batek.

'Gaua' filmaren protagonista Yune Nogueiras izango da, eta Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza izango ditu ondoan. Xabi Jabato, Erika Olaizola, Manex Fuchs eta Elena Uriz ere dira filmeko aktoreak, besteak beste.

Filma XVII. mendeko Euskal Herrian dago girotuta. Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.

Paul Urkijo Alijok proiektuaren jatorriaren inguruan azaldu duenez, «XVII. mendeko jazarpenen ondorioz sortutako espiritu, deabru eta sorginei buruzko elezahar horiek, gaur egun emakumeen ahalduntzea irudikatzen duten figura bihurtu dira. Betidanik interesatu zaidan gaia da eta 'Gaua' filmarekin pantaila handira modu ikusgarri, beldurgarri eta epikoan eraman nahi ditut. Eszena beldurgarriagoak, baina, aldi berean, gure herrian ahoz-aho transmititu diren gaueko kondairen edertasuna izango dutenak».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Paul Urkijok bere hirugarren lan luzea filmatuko du Euskal Herriko hainbat tokitan