Borrar
Pasaiako Udaleko ordezkariak eta Itsas Eskolako arduradun, irakasle eta ikasleak.

Pasaiako Itsas Eskola, itsasontzien makinen mantentze-lanei buruzko goi mailako zikloa D ereduan eskaintzen lehena

Pasaiako Udala Udala Itsas Eskolarekin elkarlanean ari da euskararen bidean urrats gehiago emateko

E. Ibarbia

Donostia

Igandea, 15 abendua 2024, 18:44

Comenta

Pasaiako Blas de Lezo Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua erreferentziazko eskola da itsas gaietako profesionalak prestatzen, eta Pasaiako Udalarekin elkarlanean, euskararen normalizazioaren bidean urratsak ematen ari da. Hala, ikasturte honetan euren ikasketa-eskaintzan euskaraz ikasteko aukera zabaldu du. Izan ere, Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanen Antolaketa goi-mailako zikloa D ereduan ikasteko aukera eskaini duen Euskal Herriko lehen ikastetxea izan da Pasaiako Itsas Eskola.

«Euskararen biziberritzeak daukan erronka nagusietako bat da lan-mundua, eta lan-munduan gakoa da Lanbide Heziketa; batetik, bertan, ikasle eleaniztunak formatzen direlako, etorkizuneko profesional eleaniztunak. Eta, bestetik, Lanbide Heziketak lantokiekin elkarlan zuzena duelako. Horregatik, garrantzitsua da Lanbide Heziketa ere euskaraz egiteko aukera izatea» azaldu du Teo Alberro Pasaiako alkateak.

«Hori horrela, orain arte euskaraz ikasi duten ikasleek euren ibilbidea euskaraz jarraitzeko aukera izango dute Blas de Lezon. Hau da, Batxilergoa D ereduan ikasi duten ikasleek Lanbide Heziketa ere euskaraz egiteko aukera izango dute Pasaian, ziklo honi esker» gaineratu du Laura Ré Euskarako zinegotziak. «Lorpen handia izan da hori, eta Udala Itsas Eskolarekin elkarlanean ari da euskararen bidean urrats gehiago emateko. Horren harira, orain Duala Euskaraz egitasmoa zabalduko dugu, ikasleek praktikaldia euskaraz egiteko aukerak areagotzeko helburuarekin».

Itsas Eskolako D ereduko ziklo horretako ikasleekin elkartu dira aste honetan Pasaiako alkatea eta Euskarako zinegotzia, egiten dutena gertuagotik ezagutzeko. Bertan izan da Amaia Albizu ere: «Urte askotako lanaren ostean ziklo hau euskaraz antolatzea lortu dugu. Azken urteetan argi ikusi dugu behar hori bazegoela. Oso harro gaude, pixkanaka gizartearen eskariari erantzuten ari garelako».

«Nik ziklo hau aukeratu nuen pare bat lagun ditudalako ziklo hau egina daukatenak eta lan-munduan erraztasuna dutelako lan egiteko; eta hori zen nik bilatzen nuena», dio Josu Atorrasagasti ikasleak. «Nik ikasketa guztiak euskaraz egin izan ditut beti, eta ziklo hau euskaraz izatea asko eskertu dut. Ikaskide guztiok euskaraz hitz egiten dugu, baten batek zailtasun handiagoak ditu, baina elkarri laguntzen aritzen gara».

Iñigo Iribar irakaslea, bestalde «oso pozik« azaldu da »abentura berri honetan parte hartzearekin. Materiala badago euskaraz eta hori lortzeko erraztasunak ere badaude gaur egun. Testu liburuak beste baliabide batzuekin ordezkatzen hasi gara, eta horiek ere euskaraz datoz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pasaiako Itsas Eskola, itsasontzien makinen mantentze-lanei buruzko goi mailako zikloa D ereduan eskaintzen lehena

Pasaiako Itsas Eskola, itsasontzien makinen mantentze-lanei buruzko goi mailako zikloa D ereduan eskaintzen lehena