Osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda
Ostegun honetan jokatu dira Udabarria Bertsotaneko azken bi saioak, Gautegiz Arteagan eta Plentzian
DV
Donostia
Viernes, 30 de mayo 2025, 17:43
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa jokatzeko sailkatu diren bertsolarien zerrenda osatuta geratu da. Ostegun honetan jokatu dira Udabarria Bertsotan sailkalpen faseko azken bi saioak, Gautegiz Arteagan eta Plentzian, eta beraz, sailkapena lortu dutenen izenak argitu dira.
Gautegiz Arteagako saioa Peru Vidal Gurrutxagak irabazi zuen 186,5 punturekin. Jarraian sailkatu ziren Mikel Retolaza Etxebarria, Igor Galarza Intxausti, Haizea Telleria Urkijo, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia eta Bittor Salterain Etxebarria.
Plentziako saioan Lurdes Ondaro Mallea suertatu zen irabazle, 181,5 punturekin. Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Naroa Torralba Rodriguez, Peru Irastortza Santxo, Ander Anakabe Lekue eta Naroa Jaio Jaio izan zituen atzetik.
Maiatzaren 8an hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, non 48 bertsolari aritu dira zortzi saiotan banatuta. Saioak amaitzearekin bat, osatu da Udabarria Bertsotaneko sailkapena, eta horrekin bat, Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda. Hauexek dira, hurrenkera alfabetikoan: Aitor Esteban Etxebarria, Ander Ucelay Aristi, Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Enare Muniategi Etxabe, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Imanol Uria Albizuri, Irune Basagoiti Agirre, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate. Jone Larrinaga Dañobeitia, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Retolaza Etxebarria, Paule Ixiar Loizaga Legarra, Peio Molinuevo Martin eta Peru Vidal Gurrutxaga.
Bertsolari hauekin batera izango dira azken fasean 2023tik zuzenean sailkatutako bertsolariak -finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren bertsolariak-.
- Temas
- Bertsolaritza
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.